Willis Drummond
- Artikulua
- Eztabaida
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Willis Drummond | |
---|---|
Willis Drummond Intxaurrondo kultur etxea, 2018/10/13. | |
Datuak | |
Jatorria | Baiona (Lapurdi) |
Musika mota | Rock |
Urteak | 2004 - 2024 |
Taldekideak | |
Xan Bidegain Felix Buff Jurgi Ekiza Vincent Bestaven "Botibol" | |
Informazio gehigarria | |
Willis Drummond, Baionan 2004 urtean sortutako Rock taldea izan zen. 2024ko urtarrilaren 5ean azken kontzertua eman zuten, eta gaur-gaurkoz itzulera datarik ez duen etenaldian daude.[1]
Jurgi Ekiza (ahotsa, gitarra), Xan Bidegain (baxua), Rafa Rodrigo (gitarra) eta Felix Buff (bateria) ziren Baionako talde honetako jatorrizko taldekideak. Geroago Joseba B. Lenoir gitarrista batu zitzaien eta Rodrigok taldea utzi, eta, azken fasean, Vincent Bestavenek osatzen zuen laukotea.
70eko hamarkadako hard-rockaren (hastapenetan, AC/DC zuten erreferentzia nagusi taldekideek) eta Fugazi bezalako hardcore taldeen arteko uztarketa gisa definitua izan da Willis Drummonden musika.[2]
2004 urteko abenduan eskaini zuten lehen kontzertua, Heletako Garra ostatuan, Willis Drummond taldea sortu berri zuten Jurgi Ekiza, Pierre-Antoine Fort eta Xan Bidegain-ek. 50 kontzertu inguru eman eta, Fort-ek taldea utzi zuen eta Felix "Rüdiger" Buff taldean sartu zen.
2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena Willis Drummond izanik, taldearena bezalaxe. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiko Psilocybenea aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa Instanteak izan zen, 2011n kaleratua.
2012an A ala B diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz[3] eta 2016an Tabula Rasa diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, "Athabasca" eta "Joan Ikustera" esate baterako[4].
2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten, Willis Drummond Live izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen[5]. 2019an Zugzwang diskoa atera zuten. COVID-19 pandemiak eragindako etenaren ondoren aretoetako kontzertu bereziak antolatu zituzten eta zuzeneko disko berri bat atera zuten abesti hauek jasoaz[6]. 2021ean Ane filmaren abestia ere egin zuten, "Nahi eta nahi ez" izena duena[7]. 2022an Hala ere, taldearen 7garren estudioko lana.
2023ko abenduan itzulera datarik ez duen etenaldia iragarri zuten.[8]
Jurgi Ekizak bakarlari gisa ere jorratu du bere bidea.
Autoritate kontrola |
|
---|