1958, Stevens (Anthony Hopkins), maiordomo perfekzionista eta leiala Ingalaterrara itzuli da. Orain Lewis (Christopher Reeve) estatubatuar aberatsarentzat lan egiten du, azken hau orain dela hogei urte Stevensek maiordomo eta pertsona gisa bere urterik onenak bizi izan zituen Darlington Hall etxaldeko nagusi berria delarik. Garai zaharretan etxalde hartan 1930eko hamarkadako politikari eta pertsonaia nabarmenenak bildu ohi ziren, Europan garrantzizko gertakariak izango zirenei buruz mintzatzera. Abagagune horrek Stevensi garai hartako eztabaida politiko garrantzitsu askoren lekuko izateko aukera eman zion. Era berean, bere bizimodu errutinarioak sekulako aldaketa jaso zuen, giltzazain berria den Kenton andereinoaren (Emma Thomson) ailegatzea. Stevens hartaz isilpean maiteminduko da, Kenton andereinoa ere hartaz maiteminduko da, baina Stevensek bere lanari erabateko lehentasuna eman eta bere sentimenduak sekretuan gordeko ditu, horrek ekarriko dion frustrazioarekin.