Stockholmen iparraldean kokaturik dago, hiriburuko Norrmalm eta Bromma barrutiez inguratuta. Azalerari dagokionez Suedia guztiko azalera txikiena duen hirugarrena da. Stockholmen suburbioa da erabat.
Bi parrokiak osatzen dute udalerria, Solna berak eta Råsundak. Era berean funtzio administratiborik ez duten zortzi auzotan banatzen da: Bergshamra, Haga, Hagalund, Huvudsta, Järva, Råsunda, Skytteholm eta Ulriksdal.
Suediako talderik onenetakoa den AIK Fotboll taldea bertakoa da eta AIK Solna izenaz ere ezagutzen da. Suediako 11 Liga eta 8 Kopa eskuratu ditu. Stockholm inguruko taldea izanik Djurgårdens IF-rekin lehia estua izaten du. Bere Friends Arena estadioan Suediako selekzio nazionalak ere jokatzen du.