Ibairik garrantzitsuena Jerea ibaia da, Cillaperlata parean Ebroren ezkerraldeko ibaiadarra. Ibaia Carbonilla mendilerroan jaioa da, Relloso herriaren ondoan, eta iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du udalerria Quintanilla La Ojadaraino, Merindad de Cuesta-Urriatik bokaleraino jarraituz. Ezkerretik jasotzen ditu Nabon ibaiaren eta La Losa eta Horcon erreken urak.
Bailarako ekonomia nekazaritzan, abeltzaintzan eta industria txikian oinarritzen da batez ere. Higiezinen sektorean, bertokoentzako etxebizitzak eraikitzen dituzte, eta batez ere, udatiarrentzako edo bertoko seme-alaben bigarren bizitokirako. Badaude haranean bere lehen etxebizitza hartzera doazen bizkaitarrak ere.
Lehorreko zereala laborantza nagusia da; partzelaren batez besteko tamaina 3,5 hektareakoa da, eta 2 hektareakoa ureztatua. Baita patataren tuberkuluaren hazkuntzarena ere, "Lausako patata" jatorri-deitura duena.
Turismoa ere erakartzen du. Oteon eta Quincocesen landetxeak daude. Fraile eta Peña tontorretarako ibilbideak ere egiten dituzte.