Izan ere, Herbehereetako Zazpi Probintzia Batuen Errepublikaren boterea munduko itsasoetan barna zabaldu zen merkataritzari esker. Horren ondorioz, margolaritzaren loraldia izan zen. Esaterako, Urrezko Aroaren erdialdean, 1650 inguruan, 700 bat margolari ibiltzen ziren lanean Herbehereetan, eta 70.000 bat margolan egiten zituzten urtean. Halako produkzioak ez du parekorik artearen historian, ez ItaliakoPizkundean, ez FrantzianInpresionismoaren garaian.
Herbehereetako erlijio-askatasuna dela eta, beste nonbait erlijioagatik jazarrietako ugarik Herbeheretan hartu zuten babes, hor askatasuna eta lana baitzuten. Leidengounibertsitateak sustatuta, humanitateen eta natur zientzien garapenagakin ere nabarmbendu zen herrialdea.
Errepublikak Rhineko behealdeko nabigazioa kontrolatu zuen, eta horrek garapen ekonomiko handia ekarri zion. 1585ean, Espainiak Antwerp hartu zuen, ordura arte Herbehereetako hiri nagusia. Baina harrezkeroztik, ordea, protestante andanak hiria utzi zutenez eta Iparraldeko Itsasoko sarbidea itxita izanik hiri horretatik, Amsterdamek hartu zuen lehenago Antwerpek zuen tokia.
1608an bake negoziazioak hasi ziren eta 1609an 12 urteko menia ezarri zen.
Herbehereetako ekonomiaren arrakastak Baltikoko merkataritza zuen oinarri. Hari esker lortu zuten probintzien merkatarien herri oparo bihurtzea, nahiz eta Espainiaren setioa pairatu. Haien itsasontziak txikiagoak eta azkarragoak ziren, eta marinel gutxiago behar ziren haietan.
1602an, Herbehereetako Ekialdeko Indietako Konpainia sortu zen (nederlanderaz, Verenigde Oostindische Compagnie edo VOC), lehenengo burtsa modernoa ezarri zuten akzioen bidez finantzatu zena. Munduko enpresarik handiena izan zen XVII. mendean. Gero eta handiagoa zen merkataritza finantzatu ahal izateko, Amsterdamgo Bankua eratu zen 1609an, benetako banku zentral baten aitzindaria, lehenbizikoa ez bazen.
Europako erresumen arteko merkataritza ere haien esku zegoen. Izan ere, ekialde-mendebaldeko eta iparralde-hegoaldeko ibilbideen erdian daude kokatuta, eta, Rhin ibaitik, Alemaniako zati handi batera ailegatzen ziren. Herbehereetako merkatariek ardoa eramaten zuten Frantziatik eta Portugaldik Itsaso Baltikora, eta bueltan garia eramaten zuten Mediterraneo aldeko herrialdeetara. 1680ko hamarkadan, Herbehereetako ia 1000 itsasontzi sartzen ziren Baltikora urtero.