Albako duke (portuak)
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
Albako dukea itsas portuetan ontziak atrakatzeko balio duen egitura sinpleena da.
Albako dukeak, eskuarki, hondoan sartutako pilotez osatuta egoten dira, ontziak bertara lotzeko erabiltzen direnak.[1] Gorputz sendoaren gainean goiko mutur meheagoa izaten dute, zuriz pintatua gauez hobeto ikus dadin.
Egitura hauen izenak Espainiar Herbeheretan du jatorria (neerlanderaz dukdalf, suedieraz dykdalb, alemanez dalbe, frantsesez duc d’Albe). Itxuraz, hasieran docke (moila) eta delfijn (atrakatzeko zutabea) hitzetik eratorria zen, baina Habsburgotarren Espainiar Inperioaren sasoian, Fernando Alvarez de Toledo y Pimentel Albako dukea bertako gobernadore izan zen eta egitura hauen izena berarekin identifikatu zen. Arrazoia ez dago argi, baina hainbat teoria daude:
Autoritate kontrola |
|
---|