Zuia

Arabako udalerria


Zuia Araba iparraldean dagoen udalerria da, Zuia-Gorbeialdea eskualdeko handiena. Gasteiztik 18 bat kilometrora dago. Haren herriburua Murgia da.

Zuia
 Araba, Euskal Herria

Zuiako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaGorbeialdea
Izen ofiziala Zuia
AlkateaUnai Gutierrez Urkiza (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01130
INE kodea01063
Herritarrazuiar
Kokapena
Koordenatuak42°58′55″N 2°49′57″W / 42.9819°N 2.8325°W / 42.9819; -2.8325
Map
Azalera122,49 km2
Distantzia20 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria2.343 (2023)
13 (2022)
alt_left 1.112 (%47,5) (%50,8) 1.190 alt_right
Dentsitatea0,02 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 15,68
Zahartze tasa[1]% 20,38
Ugalkortasun tasa[1]‰ 24,12
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,87 (2011)
Genero desoreka[1]% 2,81 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,51 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 27,71 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 5.8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 13.07 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zuia.com

Geografia

Inguru naturala

Zuia Gorbeiaren magalaren inguruan dago, eta Arabako mendirik altuenera igotzeko abiapuntua da. Arrato eta Badaiakoa udalerriaren muga naturalak dira, eta aipatzekoa da haranaren erdialdean dagoen Atxabal-Oroko mendigunea.

Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Baias ibaia da.

Udalerri mugakideak

Historia

Esaten da Erdi Aroko ganboatar eta oinaztarren arteko gatazka odoltsuek Zuian izan zutela sorrera[4].

Banaketa administratiboa

Zuiako udalerria honako 13 herriez osatua dago, biztanleen kopuruaren arabera:

  1. Murgia (udalburua): 1.169 biztanle 2007an.
  2. Sarria: 310 bz.
  3. Bitoriano: 255 bz.
  4. Ametzaga: 245 bz.
  5. Markia: 68 bz.
  6. Domaikia: 61 bz.
  7. Gillerna: 49 bz.
  8. Lukiano: 49 bz.
  9. Jugo: 47 bz.
  10. Aperregi: 44 bz.
  11. Zarate: 33 bz.
  12. Altube*: 29 bz.
  13. Ziorraga*: 13 bz.

(* Altube —lehen Monreal de Zuya gisa ere ezaguna— eta Ziorraga auzo gisa har daitezke, ez baitute kontzeju izaerarik.)

Demografia

XX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zuiako populazioari dagokionez. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietarako izandako emigrazioaren ondorioz.

1980ko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio altuen ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira, batez ere Murgira eta haren inguruetara. Horrek populazioa handitzea eragin zuen. Hala ere, populazio berri horren gehienak ez zuen lanik egiten udalerrian, Gasteizen baizik, eta udalerria lo-hiri bihurtu zen biztanle horientzat.

Zuiako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Zuian»
Zuiako udaletxea Murgian.

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Zuiako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

ZinegotziakBoto kopurua
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
6 / 11
591 (% 46,53)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 11
371 (% 29,21)
Zuiak Batzen Gaitu (ZBG)
1 / 11
161 (% 12,68)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
81 (% 6,38)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 11
66 (% 5,20)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak. Eusko Jaurlaritza (Gaztelaniaz)

Alkateak

Hauek izan dira Zuiako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[5]
Ignacio Oregui Goenaga[5][6][7]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
Ignacio Oregui Goenaga[5][6]19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Luis Apodaca Vea[5][6]19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6]19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6]19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6]19992003Euzko Alderdi Jeltzalea
Patxi Goikoetxea Burutxaga[5][6][8]20032007Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Patxi Goikoetxea Burutxaga[5][9]20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Unai Gutierrez Urkiza[5][10][11]20112015Bildu
Unai Gutierrez Urkiza[5][12][13][10][11]20152019Euskal Herria Bildu
Unai Gutierrez Urkiza[5][13][14][10][11]20192023Euskal Herria Bildu
Unai Gutierrez Urkiza[11][15]2023JarduneanEuskal Herria Bildu

Garraioa

Araba Bus sareko  eta  lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
14Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)Izarra
15Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)OkondoArtziniega

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera ⁠
3Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia)Amurrio
Urduña
5Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregi • Donamaikia • JugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegiUrduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Kultura

Zuiako udal pilotalekua.

Euskara

Zuiako hizkuntza nagusia euskara izan da XIX. mende arte; bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera zen, eta XX. mendean atzerakada nabarmena izan zuen, erabat galtzeraino. Mende haren azken laurdenean abiatutako berreskuratze prozesuaren ondorioz, gaur egun zuiarren % 48,7 inguru da euskalduna, eta hiztun horiek biltzeko asmoz sortua da Bidabarri euskara taldea.

Ondasun nabarmenak

Jugatxiko baseliza (Jugo).

Zuiar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa