Ziza xaboi usain

Ziza xaboi usaina (Tricholoma saponaceum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jaten, batez ere bere usain desatseginagatik. Jangarri kaskarra edo apur bat pozoitsua sailkatzen dute gidetan. Ondoez gastriko larria eragin dezaketen toxinak ditu.

Ziza xaboi usaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma saponaceum
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 6 eta 10 cm arteko diametrokoa. Haragitsua, hasieran ganbila, gero laua, askotan itxuragabea, uhindua, ile gabea, azkenean lehorteak pitzatua edo ezkatatsua. Tonu desberdineko azala: gris-berdexka, berde-oliba, arre, gris-bistre edo zurixka, ilunagoa erdian.

Orriak: Nahiko tarterekin eta tartekatuta orritxoak, eskotatuak, meheak, zuriak edo zurixkak eta erreflexu berdexkekin, zahartzean gorriz zikintzen dira.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Betea, sendoa, zilindriko samarra, hasieran zurixka, gero berdexkaz edo gorrixkaz tindatuta.

Haragia: Zurixka, apur bat gorritu egiten da. Xaboia gogorarazten duen usain sendoa. Zapore mingotsa.[2]

Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Saponaceum epitetoa berriz latinetik dator,”saponaceo” hitzetik. Xaboi uraren usainagatik.

Jangarritasuna

Jangarri erdipurdikoa. Sukaldaritzako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

Autore batzuk espezie honen aldaera ezberdinak seinalatu dituzte: atrovirens aldaera, kapela berde-oliba ilunekoa; squamosum aldaera, oin mehetuarekin eta sustrai itxurarekin, fibrilosoa edo ezkata flokonoso txiki ilunagoez estalita; napipes aldaera, oin fusiformekoa; lavedanum aldaera, berehala kolore gorri polita hartzen duena; cnista aldaera, kapela zurixkakoa; sulfurinum aldaera, kanarioen hori kolorekoa.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean hostozabalen eta koniferen basoetan ateratzen den espezie nahiko arrunta da.[5]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea,

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak