Zipreko euro txanponak

Zipreko euro txanponak aurkian Zipreko Errepublikari dagozkion ikur eta irudi nazionalak dituzten euro txanponak dira. 2008ko urtarrilaren 1etik daude zirkulazioan, Ziprek euroa diru ofizialtzat hartu zuenean zipretar liberaren ordez. Diru-aldaketa egiteko Europako Banku Zentralak 0,585274 zipretar liberatan ezarri zuen euroaren kanbio-tasa.[1]

Diseinua

BalioaMotiboaIrudia
0,01 €Mufloia.
0,02 €
0,05 €
0,10 €Kireniako itsasontzia.
0,20 €
0,50 €
1,00 €Pomosko idoloa.
2,00 €
2,00 €-ko txanponaren ertza"2 ΕΥΡΩ 2 EURO" inskripzioa

Bi euroko oroitzapenezko txanponak

IrudiaUrteaMotiboaTxanpon-aleakJaulkitze-data
2009
Europar Batasuneko Ekonomia eta Diru Batasunaren 10. urteurrena (jaulkipen komuna).[2]1.000.0002009ko urtarrilaren 5ean
2012
Euro billeteen eta txanponen zirkulazioaren 10. urteurrena (jaulkipen komuna).[3]1.000.0002012ko otsailaren 13an
2015
Europako banderaren 30. urteurrena (jaulkipen komuna).[4]350.0002015eko azaroaren 30ean
2017
Pafos 2017, Europako kultura-hiriburu.[5]430.0002017ko azaroaren 3an

Erreferentziak

Kanpo estekak