Zhangye

Zhangye (txinera sinplifikatuaz: 张掖; pinyineraz: Zhāngyè), Gansu probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Prefekturak 1.200.000 biztanle inguru dauzka eta 42.000 kilometro karratuko azalera. Zetaren Bidean hiri garrantzitsua izan zen.

Zhangye
Prefektura mailako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Izen ofiziala张掖市
张掖地区
张掖专区
Posta kodea734000
Geografia
Koordenatuak38°56′08″N 100°27′19″E / 38.93545°N 100.45529°E / 38.93545; 100.45529
Map
Azalera38592.06 km²
Demografia
Biztanleria1.199.515 (2010)
Dentsitatea31,08 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia936
Ordu eremuaUTC+08:00
Matrikula甘G
zy.gansu.gov.cn
Astaizpiliku (Lavandula latifolia) zelaiak Zhangye hirian.
Zhangye Danxia geoparkea.

Etimologia

Antzina Ganzhou izena izan zuen bere oasia zela eta (甘泉, Gānquán, "ur gozoa"). Marco Polok Campichu izena erabili zuen bere liburuan[1].

K.a. 111 urtean Zhangye komandantzia ezarri zen gaur egungo Wuwei hirian, baina izenaren jatorria ordea argitu gabe dago. Teoria herrikoi batek dio "luzatzen den besoa" esan nahi duela, mendebalderantz luzatzen den eremua dela erakutsiz.

Historia

Hexi korridorearen erdian kokaturik dago Zhangye eta urte askotan Txinako inperioaren muga izan zen. Oso gotorturik izan zuten ipar-mendebaldeko Xiongnu nomaden erasoetatik babesteko. Ondorengo urteetan Zetaren Bidearen iparraldeko adarreran posta-hiria izan zen.

Mendebaldeko Xiak agindu zuen bertan eta X. mendearen inguruan uigurrek eskuratu zuten[2]. 1219an Mongolen Inperioak eskuratu zuen. Diotenez Kublai Khan enperadorea Zhangyeko Dafo tenpluan jaio zen, egiaztaturik ez badago ere. XII. mendean bertan Marco Polo bidaiari veneziarra urtebetez izan zen hirian eta bere liburuan Dafo tenpluko Buda erraldoia deskribatu zuen[3].

1879 urtean misiolari kristauak iritsi ziren Zhangyera, Jiuquan-etik ihesean etorrita[4].

Babao mendietako pinudiak oso garrantzitsuak ziren Ruo eta Hei Shui ibaien emaria kontrolatzen zutelako, uholdeak ekidinez eta nekazarientzako ura urte guztian mantenduaz. 1880. hamarkadan Txinako telegrafo konpainiak baso guztiak soildu zituen eta berehala uholdeak agertu ziren udan eta lehorteak udazkenean[5]. Honen eraginez nekazaritzak asko sufritu zuen eta hiria despopulatzen hasi zen.

Geografia eta klima

Kokapena

Gansu probintziaren ipar-mendebaldean kokaturik dago. 42.000 km2-ko azalera hartzen duen arren erdigunea antzinako oasiaren inguruan du, Ganzhou barrutian.

Hiriaren erdigunetik 30 kilometro mendebaldera Zhangye Danxia geoparkea dago, 510 km2-ko azalera duen ingurune espektakularra[6]. Koloretako arrokak direla eta Txinako paisaia politena bozkatua izan da hainbat alditan.

Klima

    Datu klimatikoak (Zhangye (1971−2000))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)0.13.610.017.923.527.229.328.223.216.38.01.715.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)−16.2−12.2−4.82.27.811.614.213.37.80.1−6.9−13.70.3
Pilatutako prezipitazioa (mm)1.41.23.84.811.724.129.629.216.64.62.01.4130.4
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm)2.41.82.83.04.47.49.48.35.42.51.82.451.6
Iturria: Weather China

Banaketa administratiboa

  • Ganzhou Barrutia (甘州区)
  • Linze Konderria (临泽县)
  • Gaotai Konderria (高台县)
  • Shandan Konderria (山丹县)
  • Minle Konderria (民乐县)
  • Sunan Yugur Konderri Autonomoa (肃南裕固族自治县)

Demografia

Hiriaren erdiguneak 260.000 biztanle ditu, prefekturak aldiz 1.200.000 biztanle inguru. 26 etnia bizi dira bertan, Han etniaz gain nagusienak Hui, Yugur eta Tibetarrak dira.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak