Yazd

Yazd[1] (persieraz: یزد‎Yazd) Irango erdialdeko hiri bat da, Yazd probintziako hiriburua. 2011n 486.152 biztanle zituen. Aipatzekoak dira hiriko monumentu, mausoleo eta meskitak, Masjed-e Jom-eh (Ostiraleko meskita) batez ere, Irango minareterik garaienak dituena. Oro har, edertasun bereziko hiria da: minareteek, etxeak aireztatzeko dorreek (lurpeko ubideetatik haizea hartuz) eta etxe-gangek itxura bitxia ematen diote. Hiriko biztanle batzuk Zoroastroren jarraitzaileak dira (Yazd da Iranen geratzen den zoroastrismoaren azkeneko gunea).

Yazd
Irango udalerria
Administrazioa
Estatua Iran
ProbintziaYazd
Geografia
Koordenatuak31°53′50″N 54°22′03″E / 31.8972°N 54.3675°E / 31.8972; 54.3675
Yazd is located in Iran
Yazd
Yazd
Garaiera1.216 metro
Demografia
Biztanleria529.673 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia0351
Ordu-eremuaUTC+03:30
Webgune ofiziala

Geografia

Yazd Irango goi-lautadan dago, Dasht-e Kavir eta Dasht-e Lut basamortuen artean, 1.216 metroko garaieran.

Klima

    Datu klimatikoak (Yazd)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)27.028.032.037.041.044.045.045.642.036.030.027.4'
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)12.214.819.521.933.436.339.536.135.326.519.317.026.0
Batez besteko tenperatura (ºC)5.18.013.519.525.430.832.430.426.119.512.16.819.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)−0.80.15.39.517.720.023.319.918.78.62.3−0.710.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)−14.0−10.0−7.00.05.611.016.012.02.0−3.0−10.0−16.0'
Pilatutako prezipitazioa (mm)7.00.811.021.90.62.00.00.03.00.02.00.048.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)132111110102023
Eguzki orduak181.6203.0207.5230.9293.9334.1340.7335.0313.1278.1217.8193.43129.1
Hezetasuna (%)53463733251817181927384731.5
Iturria (1): World Meteorological Organisation
Iturria (2): NOAA (muturrekoak, batez bestekoak, eguzkia, hezetasuna, 1961–1990)[2]

Historia

Historian garrantzi handia izan du Erdialdeko Asiako merkataritzan, Khorasanerako bidea eta Irakekiko lotunea baitzen; Erdialdeko Asia eta India lotzen zituzten merkataritza-bide nagusiak bertatik igarotzen ziren. Sasandar Inperioaren garaietatik ospe handia izan zuen bertako zetak, eta gaur egun ere garrantzi handia du zeta-industriak.

Ekonomia

Lurpeko ubidez loturik dago Shir Khu mendiekin, eta handik eramaten da hiriko eta inguruetako premiak asetzeko behar den ura. Nekazaritza, abere-hazkuntza eta haiei loturiko industria (kotoia, artilea, zeta, fruituak, barazki-kontserbak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Kobre-meategiak ere badira inguruetan.

Yadz hiriaren panorama, Amir Chakmak gunetik.

Erreferentziak

Kanpo estekak