Xabier Amuriza

euskal idazlea eta bertsolaria

Xabier Cruz Amuriza Zarraonaindia,[1] Xabier Amuriza izen-deiturez ezaguna[2] (Etxano, Zornotza, 1941eko maiatzaren 3a) bertsolari, politikari eta idazle berritzailea izan da. Hainbat arlo lantzen dituzten liburuak eta zenbait disko argitaratu ditu. Kantarientzat ere letra eta bertso asko egin ditu. Euskaltzain urgazlea da. Miren Amuriza alabak ere bertsolaritzaren bidea hartu du.

Xabier Amuriza


Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1986ko irailaren 30a - 1986ko urriaren 1a
Txomin Ziluaga
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia

Bizkaiko Batzar Nagusiakeko affiliate (en) Itzuli

1979ko apirilaren 28a - 1983ko maiatzaren 24a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Cruz Amuriza Zarraonaindia
JaiotzaEtxano1941eko maiatzaren 3a (83 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, bertsolaria, idazlea eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Genero artistikoabertsoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Autodeterminaziorako Bilgunea
Batasuna
Euskal Herritarrok
Herri Batasuna

Inguma: xabier-amuriza-zarraonaindia Literaturaren Zubitegia: 146 Musicbrainz: ad9d4073-7b43-4233-81da-2ce51348c972 Musikasten: xabier-amuriza Edit the value on Wikidata

Bizitza

Xabier Amuriza,[3] umetan bertsoak abesteko lotsaz (Ahotsak proiekturako)

Torreburu baserrian jaio zen. Sei urterekin, aitarekin, Etxanoko Azutzaganeko tabernan egin zituen lehen bertsoak jende aurrean.[4] 1965ean abade egin zen. Bertsolari moduan lehen plaza Epeltze auzoko San Antolinetan egin zuen 1966an, Gizaburuagan, Abel Muniategirekin. 1968tik aurrera, Francoren diktadura garaian, zazpi urte egin zituen preso Zamoran, hiru espetxealditan. Kartzelaldi horien lekukotza eman du Apaiz kartzela dokumentalean.[5] 1976an utzi zuen apaizgoa. Politika arloan urte luzez militantzian aritu da eta horrez gain, idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu da eta aritzen da.

1980ko hamarkadan berritasun handia ekarri zion bertsogintzari. Haren hizkera (euskara batua bertsolaritzan aplikatuta), bere irudi eta metafora-mundua eta, oro har, bertsoak egituratzeko modua bereziak ziren, ordu artekoak ez bezalakoak. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak ekarri zituen: neurri eta doinu asko sortu zituen, ordu artekoetatik oso bestelakoak. Amurizarekin, bertsolaritza beste aro batean sartu zen. Bera da urte haietako bertso eskolen eragile eta irakasle nagusia ere. Bi aldiz izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelduna, 1980 eta 1982an.[6][7]

Bertsolaritza modernoaren abiarazle nagusia izanda ere, kritika zorrotzak ere jaso zituen, benetako bertsolaria ez zelakoan, baina denborak arrazoia eman dio eta berak abiarazi zuen aldaketak eremu berrietara eraman zuen gero bertsolaritza.[8]

1990eko hamarkadan, plazarik plazako ibilia utzi, eta bestelako formatu batzuk lantzeko ahalegina egin zuen (gai-emailerik gabeko saioak bultzatu zituen). Gaur egun, formatu horietan ibiltzen da gehien.

«Neurriz eta errimaz

kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza

»

Xabier Amuriza[9][10]


1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian zazpi finalistaː Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Jon Lopategi Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, eta Andoni Egaña. Jon Sarasua falta da, aurrean kantatzen zegoen une horretan. Lizaso izango zen txapelduna urte hartan.

Txapelketak

Idazlanak

Bertsolaritza

Bertsoa plazaratu eta bertsolaritza hedatzeko era asko frogatu ditu, eta askotan aitzindari izan da: herriz herri bertso jarrien emanaldia (1978-1981), Larehun herri, mila bertso berri argitalpenaren oinarri izango zena; saio integrala bezala bataiatua (1996?-1998?); Xalbador bat-bateko mirakulua (1999); Lazkao-txiki bat-bateko sorgina (1999)....

Bertsolaritzari iraultza ekarri zion 1981-1982an bere trilojiarekin (Hitzaren kirol nazionala. 1981; Hiztegi errimatua. 1981; Zu ere bertsolari. 1982): "berezkoa"ren mitoa hautsi zuen, bertsoa eskuragarri bihurtu zuen "zu ere bertsolari" esanaz eta bertsoaren barruak azaleratuz. Bertsolaritzaren aro berria erakarri zuela esan ohi da. 1980ko hamarkadako helduen bertso-eskola mugimenduaren sortzaile eta eragile nagusitzat har daiteke. Bat-batean txapelduna (1980 , 1982), bertso-jartzaile maisua, bertsoaren barne egitura ordura arte beste inork ez bezala aztertu eta agertu dituena, bertsolari eta bertsozale askoren eredu ... Bertsolaritza modernoak izan duen figura nabarmenetakoena, erraustezina, ezpairik gabe.

  • Laurehun herri, mila bertso berri (1982, AEK-Elkar).
  • Harri eta irri (1985, Elkar).

Biografia

  • Enaz banaz, autobiografia (1999, AEK - Bertsozale Elkartea).
  • Vulkanoren atzamarrak: Rufino Arrola (2002, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea).

Itzulpena

  • 2005. Analak eta historiak II. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[11]
  • 2003. Analak eta historiak I. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[12]
  • 2001. Gauzen izaeraz KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[13]
  • 1993. Askatasunetik iheska. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[14]
  • 1993. Giza ezagutzari buruzko ikerketa. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[15]
  • Bai mundu berria (1971, Kriselu-Lur). Jatorrizko testuaren egilea: Aldous Huxley.
Dragoi bola marrazki bizidunen itzultzailea izan zen hasieran.

Dragoi-bola marrazki bizidunen itzulpena Xabier Amurizak egin zuen hasierako urteetan, ehundaka atal itzuli ere. Maila altuko itzulpena landu zuela esaten zen, baita garaiko gazteen artean euskararen hedapenean asko lagundu zuela ere.[16]

Narrazioa

  • Agur sagar beltzaran (2001, Bertsolari).

Eleberria

  • Xabier Amuriza eta Etxenike (BTN, 2009)
    Hil ala bizi (1983, Elkar).
  • Oromenderrieta (1984, Elkar).
  • Emea (1985, Elkar).
  • Joan ziren zikloa:
  1. Dinosauroak horizontean (2007, Xabier Amuriza).
  2. Orain ezin naiz hil (2008, Interneten eskuragai).
  3. Olatu bat kuartelen gainetik (2009, Lanku).
  • Neska bat leku inposiblean (2018, Elkar)
  • Uharte bat Venusen (2021, Erroteta)[17]

Poesia

Saiakera

  • Zu ere bertsolari (1982, Elkar).
  • Bertsolaritzaren historia (1996, Orain).
  • Euskara Batuaren bigarren jaiotza. Osoa, leihakorra, nazionala (2010, Lanku)
  • Zazpi ebidentzia birjaiotzarako (2012, Lanku)

Mendebalde argitaletxearekin bost liburu argitaratu zituen beste hamabost egilerekin.

Kazetaritza

Egin egunkariaren hasierako urteetan egunero ateratzen zituen azken aurreko orrialdean euskara errazaz idatzitako lau artikulu, Semaforo gorria atalean, bakoitza euskara ikasteko zailtasun-maila desberdin batean.[30]

Diskografia

Euskal Unibertsitateko koplak hantatzen UEUren 50. urteurrenean (2022-09-21)

Xabier Amurizaren olerkiak hainbat abesti herrikoiren letra izan dira:

Argitaratutako diskoak hauek dira:

Bertsolari irakasle

Udako Euskal Unibertsitatean

1981. urteko UEUko udako ikastaroetan hasi zen bertsolaritza irakasten, 1999ra arte, Iruñean, besteak beste, Jon Lopategiren laguntzarekin. Urte haietan Bertsolari Txapelketako txapelduna eta txapeldunordea ziren. Dinamizatzaile izan zen UEUko bertsolaritza sailean. Iruñeko Larraona ikastetxean 18 hitzaldi eta lau ikastaro eman zituen 1981tik 1999era bitarte. Horien artean ikastaro hauek:[42][43]

  • 2013: Zazpi ebidentzia birjaiotzarako. Mintegia.
  • 1983: Bertsolaritzaren ezagutza
  • 1982: Bertsolaritzaren historia, izatea, teknika eta errima
  • 1981: Bertsolaritza: historia, izatea, azala-forma eta errima.

Sariak

  • 2019: Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Bertsolaritzan eragindako "iraultzarengatik" eta literaturan, itzulpengintzan eta euskaran egindako lanarengatik.[44]
  • 2020: Lauaxeta saria[45] Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuen sari hau 2005ean Bizkaian euskararen sustapen, zabalkunde eta normalizazioan interes ekonomikorik gabeko lana egin duten pertsona edo erakundeei Jendaurreko aitorpena egiteko

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
Xabier Amuriza