Wicklow konderria

Wicklow konderria (gaeleraz Contae Chill Mhantáin) Irlandako ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 2.024 km2-ko azalera dauka eta 136.640 biztanle zituen 2011an. Wicklow/Cill Mhantáin da hiriburua eta Bray/Bré hiri nagusia.

Wicklow konderria
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
ISO 3166-2IE-WW
HiriburuaWicklow
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak53°00′00″N 6°25′00″W / 53°N 6.4167°W / 53; -6.4167
Azalera2.027 km²
MugakideakDublingo konderria, Kildareko konderria, Carlowko konderria eta Wexfordeko konderria
Demografia
Biztanleria142.332 (2016)
5.692 (2011)
Dentsitatea70,22 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00
MatrikulaWW
wicklow.ie

Geografia

Natura

Wicklow mendiek konderria gora beheraz betetzen dute. Mendiak hala ere baxuak dira, handiena Lugnaquilla da, 925 metroko altuera duena. Avoca ibaia oso osorik konderrian dago eta Liffey ibaia bertan sortu eta Dublinerantz jotzen du.

Hiriak eta herriak

Historia

Wicklow izan zen ingelesek azkenengo sortu zuten konderria, Dublin eta Carlowko lur zati bana belkartuaz eratu baitzuten 1606an. Bertakoa zen O'Byrnes leinua jarri zuten konderriaren agintzari. Konderri garrantzitsua zen hala ere, Wicklow mendiak zeharkatzen zuen bide militarra ezinbestekoa baitzen tropa britainiarrak Dublindik atera eta bueltatzeko.

Ondasun nabarmenak

Pertsona ezagunak

Kirolak

Joko gaelikotan aritzen den Wicklow GAA taldeak ez du inoiz txapelketa nagusirik irabazi, ez futbol gaeliko ez eta hurlingean ere. Ohiko futbolean aldiz hiru aldiz jaso dute Irlandako futbol kopa konderriko taldeek; Bray Wanderers A.F.C. (1990 eta 1999) eta aurretik Transport F.C. (1950).

Azkenik aipatu behar Londresen izandako 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan bertakoa den Katie Taylor boxealaria txapeldun olinpikoa izan zela.

Iruditegia

Kanpo estekak

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page