Vredaman

Vredaman Unai Elorriaga idazle algortarrak idatzitako hirugarren eleberria da, 2005ean argitaratutakoa Elkar-en bidez.

Vredaman
Azalaren diseinua: Borja Goitia
Datuak
IdazleaUnai Elorriaga Lopez de Letona (2005)
Argitaratze-data2005
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaVredaman
ArgitaletxeaElkar
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaEuskal Literatura
Orrialdeak208
ISBN978-84-9783-319-6

Lau kontakizunez osaturik dago liburua.[1] Kontakizun hauetako bat haur eta gazteei egokitu zien Unaik Matxinsaltoen belarriak haur liburua argitaratuz 2006ean.

Euskarazko jatorrizko bertsioarekin batera, gaztelaniaz, ingelesez, galizieraz, italieraz eta katalanez ere argitaratuta dago.[2] Amaia Gabantxok egin zuen ingelesezko itzulpena ("Plants Don't Drink Coffee") 2009an plazaratu zuen Archipelago Books argitaletxeak New Yorken.[3]

Erreferentziak

Ikus, gainera

  1. SPrako tranbia
  2. Van't Hoffen ilea
  3. Iazko hezurrak

Kanpo estekak