world chess champion Leninen Ordena Aberriaren Merituaren Ordena laugarren graduan Herrien arteko Adiskidetzaren Ordena SESBeko Kirolaren Maisu ohorrezko
8 aldiz izan zen Munduko Xake Txapelketako hautagai (1948, 1950, 1953, 1956, 1959, 1965, 1983, eta 1985). Bitan berdindu zuen Sobietar Batasuneko xake-txapelketako lehenengo postuan, eta guztira, 17 domina irabazi ditu Xake Olinpiadetan (orain arte beste inork lortu ez duena). Gainera, Taldekako Europako Xake Txapelketan bost aldiz parte hartu du, non urrezko 10 domina irabazi zituen. 1950ean FIDEkNazioarteko Maisu Handi izendatu zuen.
1960 eta 1970eko hamarkadetan, goi-mailako txapelketetan aritu zen arrakasta handiz. 1991ean senior mailako munduko lehen txapelduna izan zen, eta oraindik, senior mailako Munduko Xake Txapelketa eta Munduko Xake Txapelketa absolutua irabaztea lortu duen gizonezko jokalari bakarra da.
Nahiz eta ikusmen-arazoak izan, XXI. mendean xake-problemak sortzen aritu zen.
Xakelaria izateaz gain abeslari gisa ere nabarmendu zen. Baritono ahotsa zuen eta opera abeslari izaten saiatu zen, baina 1950an Bolxoi antzokirako sarrera proba ezin izan zuenean gainditu, xakeari eman zion lehentasuna.