Utrecht

Utrecht () Herbehereetako erdi-mendebaldean dagoen hiria da, herrialdeko laugarren hiririk populatuena dena. Halaber, Utrecht probintziako hiriburua da.

Utrecht
Utrecht
Herbehereetako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Herbehereetako Erresuma
Herrialdea Herbehereak
Probintzia Utrecht
AlkateaSharon Dijksma
Izen ofizialaUtrecht
Jatorrizko izenaUtrecht
Posta kodea3450–3455, 3546 eta 3500–3585
HerriburuaUtrecht (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak52°05′27″N 5°07′18″E / 52.0908°N 5.1217°E / 52.0908; 5.1217
Map
Azalera99.32 km²
Altuera5 m
MugakideakWoerden, Stichtse Vecht (en) Itzuli, De Bilt, Zeist, Bunnik, Houten, Nieuwegein, IJsselstein eta Montfoort
Demografia
Biztanleria359.370 (2021eko urtarrilaren 1a)
6.504 (2019)
Dentsitatea3.618,3 bizt/km²
Etxebizitzak172.749
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia030
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakBrno, Kinshasa eta Juanjuí (en) Itzuli
utrecht.nl eta utrecht.nl…

312.634 biztanle ditu (2011).

Geografia

Oude Rijn ibaiaren eta Amsterdam-Rin ubidearen artean dago.

Banaketa administratiboa

Barrutiak

  1. Binnenstad
  2. Oost
  3. Leidsche Rijn
  4. West
  5. Overvecht
  6. Zuid
  7. Noordoost
  8. Zuidwes
  9. Noordwest
  10. Vleuten-De Meern

Historia

Trajectum izeneko herrigune batean erromatarrek Albiobola gotorlekua eraiki zuten (K.a. 48. urtean), eta gotorleku honen inguruan sortu zen Utrecht hiria.

780. urtean apezpikutegi baten egoitza izan zen. IX. mendean bikingoek su eman zioten, baina oso denbora laburrean berriro eraiki zuten hiria eta elizako gizonen gune garrantzitsu bihurtu zen. Merkataritzak eta industriak ere aurrerapen handia izan zuten; horrek liskarrak sortu zituen apezpikuaren eta burgesen artean.

1528an Herbehereen barnean sartu zen. 1559. urtetik aurrera artzapezpikutegi baten egoitza izan zen hiria. 1577an, espainiarren aurka matxinatu ondoren Orangeko etxearen esku geratu zen. 1579. urtean, Herbehereetako zazpi herrialdeak elkartuta, Utrechteko Batasuna izenpetu zen han.

Klima

    Datu klimatikoak (Utrecht, 1981–2010)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)15.116.921.826.932.033.934.935.330.126.517.715.335.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)5.66.410.014.018.020.422.822.619.114.69.66.114.1
Batez besteko tenperatura (ºC)3.13.36.29.213.115.617.917.514.510.76.73.710.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)0.30.22.34.17.810.512.812.39.96.93.61.06.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-18.3-14.6-13.9-6.6-2.50.24.04.4-0.7-5.1-8.9-13.4-18.3
Pilatutako prezipitazioa (mm)69.655.866.842.361.965.681.172.978.182.879.875.8832.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)12101191010101011121312130
Elur egunak (≥ 1 mm)66420000002525
Eguzki orduak62.385.7121.6173.6207.2193.9206.0187.7138.3112.963.049.31601.6
Iturria: [1]

Ekonomia

Industria gune (metalurgia, ehungintza, janari industria, zeramika) garrantzitsua.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera (1900 – 2010)
190019101920193019401950196019701980199020002010
102.086119.006138.334153.208165.029193.190254.186279.000236.208230.676233.667307.081

Ondasun nabarmenak

Oso hiri ikusgarria da; alderik alde ubidez igaroa da. Monumentuen artean aipagarriak dira: katedral gotikoa (XIII-XVI. mendeetakoa), erromatarren garaiko San Pedro eliza, museoak eta liburutegiak. Unibertsitatea du.

Irudi galeria

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak