Urritx

Urritxa[1] (Russula cyanoxantha) Europan oso arrunta den perretxiko jangarria da.Russulaceae familiako beste espezie batzuetatik bereizten duen ezaugarririk nabarmenena bere orrien zalutasuna da.[2]

Urritxa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula cyanoxantha
(Schaeff.) Fr. (1863)
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Morfologia

Perretxiko honen txapela 5 eta 11 zentrimetro arteko diametrokoa da. Ez dauka kolore finkorik: more iluna edo more urdinxka da gehienetan, baina berde iluna, more grisaxka edo beste hainbat koloretakoa izan daiteke. Hala ere, ez da inoiz gorria. Hasieran biribila da, gero ganbila eta azkenean lautu egiten da eta erdialdea hondoratu egiten zaio.

Orri zuri eta zaluak dauzka, ez dira hauskorrak. Orriak estutuak, urkilatuak eta hankari atxikiak ere badira. Hanka tinkoa, zilindrikoa eta, orriak ez bezala, hauskorra dauka. Klariona bezala hausten zaio hanka; Russula guztien ezaugarria da hau. Hanka solidoa da hasieran, baina ale helduetan hustu egiten da barrutik.

Haragi gogorra, hauskorra eta zuria dauka, kutikula azpian more kolorekoa, zapore leunekoa. Espora zuriak masan, ia biribilak.

Ekologia

Udan eta udazkenaren hasieran agertzen dira, harizti, pagadi eta gaztainadietan, baina baita koniferoen basoetan ere. Lurzoru azido samarrak baina elikagaietan aberatsak direnak behar ditu.

Gastronomia

Espezie hau oso ezaguna eta oso estimatua da. Kontuz ibili behar da kolore berdaxka duten aleak biltzen direnean, pozoitsua den Russula olivacea espeziearekin nahastu baitaiteke.

Beste izen arruntak

Russula cyanoxanthatokiko euskarazko testuetan:[3]gibel-perretxiko;gibelurdin;koroso (kooso);korozperretxiko;urritx (urreitx, urretx, urritz, urriz);urritx gibelurdin;urritx-perretxiko.

Etimologia

Latinetik dator, russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok, cyanoxantha berriz grezierazko kuanòs = turkesa eta xanthos = horia hitzetatik.

Deskribapena

Urritx, urretxa, (gibel-urdin Oñatin)

Barietate eta forma asko ditu, hala nola kapela berde iluna duen, variata, haragi apur bat desatsegina eta mina duena, eta peltereaui barietatea, kolore berde horixkarekin eta zimurtasun gutxiko azala duena.

Kapela:5-11 cm-ko diametroa, kolore askotakoa, bioleta iluna, edo bioleta-urdinxka, berde beltza ere izan daiteke, gris-morea, eta sarritan beste kolore batzuetako orbanak eramaten ditu, baina gorririk inoiz ez. Lehenengo borobildua, gero ganbila eta azkenean zabaldua, apur bat hondoratua.

Orriak: Zuriak, elastikoak, ez dira hauskorrak, estu, urkilatuak, oinari adnatuak eta batzuetan orban urdin arinekin.

Hanka: Zuria, zilindrikoa, klariona bezala hausten da, haragitsua, sendoa, eta harroa ale helduetan.

Haragia: Irmoa, etenerraza, zuria, azalaren azpian ardo kolorea, zapore leuna eta atsegina, hurrarena.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenaren hasieran, haritz, pago eta gaztainondoen basoetan.[5]

Jangarritasuna:

Russularik onenetakoa da, oso estimatua Euskal Herrian.[6]

Nahasmen arriskua

Beste russula batzuekin nahas daiteke, baina nahastea ez da arriskutsua, ia russula gozo guztiak jangarriak dira.[7]

Kapelaren azala moztean, eta gainazala kolore askotakoa izan arren, agerian geratzen da ziklamen koloreko haragi pigmentatua. Kolore berdexkak dauzkatenak, kolore horretako beste Russulekin nahas daitezke.

Russula cyanoxantha da Sulfato ferrosoaren eraginez koloreztatzen ez den Russula bakarra.

Banaketa eremua

Ipar Amerika,Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Iparraldeko Asia.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak