Urioste

Urioste[1] Ortuellako (Bizkaia) auzo bat da, Portugaleterako bidean. Herriko lehen berriak XV. mendekoak dira. 1901. urte arte Urioste (Ortuella bezala), Santurtziko auzoa zen. Bertan elkartu ohi ziren, 350 urte inguruz, Sestao, San Salvador del Valle (gaurko Trapagaran) eta Santurtzi-Ortuellako herritarrak, kontzeju irekian. Urteroko urtarrileko lehen igandean diru kontuak argitzeaz gain, Avellanedarako ordezkariak hautatzen ziren, 1799 arte. Ortuellako udalak 2016tik aurrera historiaren pasarte garrantzitsu hori eguneratu du, jai moduko bat eginez, eta San Bernabe baseliza irekitzen du.

Urioste
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaOrtuella
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′N 3°00′W / 43.3°N 3°W / 43.3; -3
Demografia

Trianoko mendietatik hurbil dago. Hegoaldean muga egiten du Trapagaran udalerriarekin.

Renfe Aldirietako C-2 trenbideak auzoaren behealdean geltokia du.

2007an, Uriostek 803 biztanle zituen.

Demografia

Uriosteko biztanleria
20002001200220032004200520062007
731725747754754748814803

Herritar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa