Urdiñarbe

Zuberoako udalerria

Urdiñarbe ([uʁ̞ðiɲaʁ̞βe]) Zuberoako mendebaldeko udalerri bat da, Arbaila eskualdekoa.

Urdiñarbe
 Zuberoa, Euskal Herria
Urdiñarbeko eliza.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaOloroe-Donamaria-1
Izen ofiziala Ordiarp
AuzapezaJean-Michel Arrayet
(2020-2026)
Posta kodea64130
INSEE kodea64244
Herritarraurdiñarbetar
Ezizenajente desunesta
Kokapena
Koordenatuak43°11′09″N 0°56′38″W / 43.1858°N 0.9439°W / 43.1858; -0.9439
Map
Azalera29,71 km2
Garaiera131 – 1.239 metro
Demografia
Biztanleria534 (2018:  6)
Dentsitatea17,87 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,79
Ugalkortasuna[1]‰ 39,27
Ekonomia
Jarduera[1]% 71,12 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,92 (2011)
Langabezia[1]% 4,42 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 59,03 (2010)
Erabilera% 26,75 (2011)


Geografia

Ingurune naturala

Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da, bertara isurtzen den Arangorena errekarekin (12,5 km) batera (baita azken honen ibaiadarra den Abarakia erreka ere).

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Ahetzea (Ahetxiri)
  • Baiona Ttipia
  • Bouillon
  • Garraibi
  • Ibar Eskuina
  • Jentein etxeko auzoa
  • Jauregi
  • Khalbegi
  • Larrüntzün (Jenteingo auzoa)
  • Lanbarre
  • Larregi
  • Larzabal
  • Miranda
  • Miranda Napal (edo Naphal Salharranka)
  • Salda

Historia

Urdiñarbe, antzina, Orreagako abadetxearen menekoa zen enkomienda izan zen.

Demografia

XIX. mendearen hasieran 1.000 biztanle inguru zituen Urdiñarbek. Ordutik aurrera, populazio galera etengabea izan zuen 200 urtez, eta XXI. mendearen hasieran 500 lagun inguru bizi ziren udalerrian.

Urdiñarbeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Kultura

Euskara

Urdiñarbeko Michel Barreix[2] (Ahotsak[3] proiekturako)

Zuberera dute urdiñarbetarrek berezko euskalki, Basabürüako hizkera[4][5] mintzatzen da zehazki. Herrian badute bertso-eskola.

Jaiak eta ospakizunak

Urtero, maiatzaldean, herriak musika festibal bat ospatzen du: Müsikaren egüna.

Bestalde, Zuberoan sona handia duen Le Coucou des Bois diskoteka herri honetan dago.

Ondasun nabarmenak

Urdiñarbetar ospetsuak

Argazki galeria

Erreferentziak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Kanpo estekak