Urbeltz gorritzaile

Urbeltz gorritzailea (Coprinopsis atramentaria) onddo espezie bat da.[1] Antzina tinta-iturri gisa erabili zen, bildu eta deskonposatzen uzten zuten, likido oretsu eta beltz bat sortzeko. Hobe ez kontsumitzea, ezta aleak gazteak direnean ere.

Urbeltz gorritzailea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis atramentaria
S. A. Redhead, R. J. Vilgalys & J.-M. Moncalvo
Mikologia
 
orriak himenioan
 
arrautza-formako txapela
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora beltzak dauzka
 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Coprinus atramentarius.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 8 cm arteko diametrokoa. Lehenengo oboidea, gero kanpai formakoa eta azkenik irekia, baina inoiz ez da zabaltzen, ezkata fin-finekin, ia erpinetik datozen ildo paraleloekin. Azal satinatua, kolore arre-gris argikoa edo gris-lur kolorekoa.[2]

Orriak: Libreak, oso estu eta sabeldunak; lehenengo zuriak, gero grisaxkak, azkenik beltzak eta delikueszenteak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zurixka, zilindrikoa, hutsa, pixka bat mehetua goialdean. Oinaren behe aldea ezkata arreez zipriztinduta. Eraztuna iheskorra da, ia ez da ikusten, eta beltzaxka esporak geratzen diren lekuan.

Haragia: Zurixka, biguna, usain eta zapore nabarmenik gabea.

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, “cóprinus” hitzetik, eta esan nahi du: simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena. Atramentarius epitetoa berriz latinetik dator, “atramentum” hitzetik, eta tinta esan nahi du. Delikueszente beltzagatik.

Jangarritasuna

Jangarria gaztetan. Toxikoa edari alkoholdunekin batera kontsumitzen bada. Eretismo kardio-baskularra sortzen du, aurpegiaren azala gorritzea, izerdia, palpitazioak eta abar.[3]

Nahasketa arriskua

Coprinus fuscescens perretxikoarekin, oso antzekoa da, eta litekeena da Coprinopsis atramentaria espeziearen aldaera bat izatea. Coprinellus domesticus espeziearekin, txikia da eta multzokatuta ateratzen da. Coprinellus truncorum espeziearekin, enbor hiletan hazten da. Coprinopsis insignis perretxikoarekin, oso antzekoa da.[4]

Urbeltz gorritzaileak

Sasoia eta lekua

Udaberritik udazkenera. Multzotan estu, bideetatik hurbil, lurperatutako motzondoetan, belar-eremuetan, hainbat zuhaitz ipurdiren ondoan.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Afrika, Erdialdeko eta Hego Amerika, Asia, Australia, Zeelanda Berria.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak