Unió Esportiva Costa Brava

Unió Esportiva Costa Brava (2021 artean Unió Esportiva Llagostera) futbol talde katalana da, 1947an Llagostera herrian sortutakoa, 7 mila biztanle inguru dituen herria da. 2021ean Palamósera aldatu zen eta izena aldatu zuen.

Unió Esportiva Costa Brava
Ezizena(k)Blanquivermells
Sorrera1947
Futbol zelaiaNou Estadi de Palamós
edukiera: 5.824 lagun
inaugurazioa: 1989
PresidenteaKatalunia Isabel Tarragó
EntrenatzaileaKatalunia Oriol Alsina
LigaBigarren maila RFEF
2021-221. RFEF 19.a (jeitsi)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Valencia CF-ren aurkako partida, 2012ko Errege Kopan.

Historia

1915 eta 1925 artean Unión Sport Club eta Club Esportiu de Llagostera taldeak sortu ziren baina 1936an Gerra Zibilaren erruz jokatzeari utzi zioten, eta Gerraren ondoren 1947an sortu zen gaur egungo taldea.

2004-05 denboraldian Kataluniako Eskualdeko bigarren mailan ari zen jokatzen baina zazpi urtetan bost igoera lortu zituen eta 2010-11 denboraldian hirugarren mailako txapelduna izan zen.

2012-13 urtean Errege Kopako hamaseirenetara iritsi zen baina emaitza harrigarriena 2013-14 denboraldian izan zuen, bigarren B mailako III taldeko txapeldun gelditu eta mailaz igotzean. Lehenengo denboraldian Bigarren mailan urte txukuna egin zuen eta 9. postua eskuratu zuen baina hurrengo urtean 20. postuan gelditu eta maila galdu zuen. 2018an Bigarren B mailatik ere jeitsi zen.

2021ean Espainiako Futbol Federazioaren Kopa eskuratu zuen luzapenean Las Rozasi 2-1 irabazita.

Uniformea

 
1955
 
1978
 
1981
 
2010
 
2015-2016

Datuak

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 2
  • Denboraldiak 2. B mailan: 7
  • 1. maila RFEF: 1
  • 2. maila RFEF: 1
  • Denboraldiak 3. mailan: 3
  • Ligako posturik onena: 9.a Bigarren mailan (2014-15)

Azken denboraldiak

Urtea#MailaPostuaErrege Kopa
2004-058Bigarren erregionala2.a-
2005-067Lehenengo erregionala1.a-
2006-076Erregional preferentea8.a-
2007-086Erregional preferentea2.a-
2008-095Kataluniako lehen maila3.a-
2009-104Hirugarren Maila7.a-
2010-114Hirugarren Maila1.a-
2011-1232. B Maila5.a3. itzulia
2012-1332. B Maila10.a1/32
2013-1432. B Maila1.a (III multzoa)-
2014-152Bigarren Maila9.a2. itzulia
2015-162Bigarren Maila20.a1/32
2016-1732. B Maila14.a2. itzulia
2017-1832. B Maila16.a
2018-194Hirugarren Maila1.a-
2019-2032. B Maila13.a1. itzulia
2020-2132. B Maila2.a1. itzulia
2021-2231. maila RFEF19.a (jeitsi)
2022-2342. maila RFEF1. itzulia

Irabazitako txapelketak

bederatzigarrena 2014-15 denboraldian

2013-14 (III taldeko txapelduna)

2020-21

Kanpo estekak