Ufa

Errusiako hiria

Ufa[1] (errusieraz: Уфа; baxkireraz; Өфө) Errusiako hiria da, Baxkortostango Errepublikaren hiriburua. Belaia eta Ufa ibaien elkargunean dago, Ural mendien oinetan[2]. Hiriak 50 kmko luzera du hego-mendebaldetik ipar-ekialdera eta 2010ean 1.062.319 biztanle zituen[3].

Ufa
Уфа
Өфө
hiri handia
Ufa neguan. Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Baxkortostan
Hiri okrugaUfa Urban Okrug
AlkateaRatmir Mavliev (en) Itzuli
Izen ofizialaУфа
Jatorrizko izenaУфа
Өфө
Posta kodea450000–450999
Geografia
Koordenatuak54°43′34″N 55°56′51″E / 54.7261°N 55.9475°E / 54.7261; 55.9475
Map
Azalera753,7 km²
Altuera150
MugakideakUfimsky District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.128.787 (2020)
8.240 (2018)
Dentsitatea1410 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1586
Telefono aurrizkia347
Ordu eremuaUTC+05:00
Hiri senidetuakAnkara, Halle (Saale), Txeliabinsk eta Qiqihar
Matrikula02 eta 102
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta Baxkirera
http://www.ufacity.info

Uraletatik mendebalderako industriagune nagusietako bat da. Industria nagusiak petrolio-findegiak, ekipo elektrikoak, meatzaritzarako ekipoak, goma sintetikoa eta elikagigintza dira. Sei unibertsitate ditu.

Historia

Hiriaren jatorria Ivan IV.a Errusiakoak 1574an eraikiarazi zuen gotorleku bat izan zen. Mendi-muino batean eraiki zen. Bertakoek Ufa deitzen zioten («txikia» baxkireraz), eta hortik hartu zuen izena. 1802an Baxkiriako hiri nagusia zen.

Klima

Ufak klima kontinental hezea du, Köppen klima sailkapenaren arabera. Udak beroak dira, eta neguak hotzak. Urteko batez besteko tenperatura 3,7 °C da, baina alde handia dago negutik udara: urtarrileko batez besteko tenperatura -12,4 °C da, eta uztailekoa 19,7 °C.Hilabeterik euritsuena uztaila da (66 mm), eta lehorrena martxoa (32 mm).

    Datu klimatikoak (Ufa)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)5.89.216.230.936.238.338.638.533.426.815.45.038.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)−8.2−6.80.210.919.924.625.923.517.28.7−1.0−6.99.0
Batez besteko tenperatura (ºC)−12.4−11.8−5.15.213.218.119.717.211.34.5−4.2−10.73.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)−17.0−17.0−10.4−0.16.811.813.711.66.51.1−7.5−15.0−1.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)−48.5−43.5−34.4−29.7−9.7−1.21.4−0.6−6.8−25.6−35.1−45.0−48.5
Pilatutako prezipitazioa (mm)483932334666555851585251589
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)1187779999111111109
Elur egunak (≥ 1 mm)252116610.0300181923120
Eguzki orduak58.996.1155.0216.0279.0288.0288.3251.1165.080.651.040.31969.3
Hezetasuna (%)83807769606771747679838375.2
Iturria (1): Pogoda.ru.net,[4]World Meteorological Organization (UN)[5]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sun only)[6]

Demografia

Bilakaera demografikoa
1811184018631897191419231926
9 20016 50016 50049 30099 90084 10097 400
1939195919701979198920022008
250 000547 000771 000969 3001 082 1001 042 4371 021 458

2010eko erroldaren arabera, etniaka honela dago banatuta populazioa Baxkortostango Errepublikan:

Etnia%
Errusiarrak% 36,1
Baxkirrak% 29,5
Tatariarrak% 25,4
Txuvaxak% 2,7
Mariak% 2,6
Ukarinarrak% 10
Mordoviarrak% 0,5
Udmurtak% 0,5

Erreferentziak

Kanpo estekak