Txornobaivkako erasoak

Txornobaivkako erasoak 2022ko otsailaren 27an hasi ziren Errusiak kontrolaturiko Txornobaivka hirian kokatutako Khersongo Nazioarteko Aireportuaren aurkako ukrainar eraso batzuk dira, 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioaren parte den Hegoaldeko Ukrainako erasoaldian zehar. Txornobaivkak, Ukrainako Kherson Oblastean kokatutakoa, 20 eraso ezberdin bizi izan ditu guztira, Ukrainako Indar Armatuek eragindakoak Errusiaren posizioen aurka, herriko aireportua Errusiako Indar Armatuek bonbardatu eta bere gain hartu ostean.

Txornobaivkako erasoak
Ukrainako inbasioa (2022)
eta
Data2022ko otsailak 25
LekuaKhersongo Nazioarteko Aireportua, Txornobaivka, Kherson Oblasta (Ukraina)
EgoeraMartxan
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
Errusia Andrei Mordvitxev [1][oh 1]
Errusia Jakov Rezantsev [2][oh 1]
ezezaguna
Indarra
Errusiako Indar Armatuak
Hainbat helikoptero militar.

Ukrainako Indar Armatuak

  • Ukrainako Indar Armatuak
    • 30. Brigada Mekanizatua[7]

Bayraktar TB2 borroka-droneak[8] eta morteroak.[7]
Galerak
 Ukrainaren arabera:

 Errusiaren arabera:

Ukrainaren arabera, eraso hauen ondorioz Errusiako bi jeneral hil dira: Andrei Mordvitxev –Guardiako Arma Konbinatuen 8. Armadakoa, martxoaren 18an– eta Jakov Rezantsev – Arma Konbinatuen 49. Armadakoa, martxoaren 24an–. Era berean, Errusiako soldadu askoren heriotza eta haiek zeramaten ekipamendu militarraren suntsiketa ere jakinarazi zuten. Errusiaren ustezko galera handien artean, Ukrainako sare sozialetan memeak agertu ziren, Errusiak Txornobaivkan egindakoaz burla eginez.

Aurrekariak

Txornobaivka Ukrainako Kherson Oblasteko herri txiki bat da. Kherson hirirako ate bat da eta, beraz, bere kontrolak abantaila estrategiko eta taktikoa ematen du Mykolaiven eraso hipotetiko bat gertatuz gero. Hau, batez ere, bertan kokatutako aireportuari zor zaio, Errusiako Indar Armatuek 2022ko Ukrainako inbasioan lurreratze-puntu gisa erabili nahi zutena. Horregatik, Alexander Lemenov-ek, Ukrainako analista batek, Txornobaivka Errusiaren helburu militarretako bat bezala definitu zuen Ukrainarekin zuen gerran.[11]

2022ko otsailaren 24an, Errusiaren Ukrainako inbasioaren lehen egunean, Errusiak Ukrainako sei aireportu bonbardatu zituen, Txornobaivkako Khersongo Nazioarteko Aireportua barne.[12]

Aire-erasoak

Otsailaren 27ko goizean, Errusiako Indarrek aireportua bereganatu zuten.[13] Egun berean, Txornobaivkak Errusiako Indarren aurkako ukrainar lehen erasoa bizi izan zuen. Ukrainako Indarrek Errusiako Armada bonbardatu zuten Turkia-jatorriko Bayraktar TB2 borroka-droneekin. Ukrainako Armadak Errusiaren posizioetan aire-erasoak egiten ari ziren droneen bideoa kaleratu zuen; garaian, gerra hasi zenetik Bayraktar droneen lehen metrajea zena –halaber, aipagarri da gertaera hau Sirian Errusiako Armadak buruturiko Balyungo aire-erasoen bigarren urteurrenean gertatu zela, non 34 soldadu turkiar hil ziren–. Izan ere, Turkiaren Kieveko enbaxadak Txornobaivkako aire-erasoak 2020an Balyunen gertatutakoaren "mendekua" gisa deskribatu zituen, "justizia jainkotiarra" zela adieraziz.[8]

Txornobaivkako hurrengo gertaera martxoaren 7an gertatu zen, Ukrainako Armadak aireportuan zeuden Errusiaren 30 helikoptero militar suntsitzea aldarrikatu zuenean, bai eta Errusiaren ekipamendu eta eskulana erasotzea ere.[14] Ondoren, martxoaren 15ean, Ukrainak beste eraso bat egin zuen Errusiako indarren aurka Txornobaivkan. Vitalii Kim-ek, Mykolaiv Oblasteko Gobernadoreak, jakinarazi zuenez. Horren ondorioz, soldadu errusiarrak garai hartan errusiarrek okupatutako Khersongo auzoetara ihes egiten hasi ziren.[15] Martxoaren 16an, Ukrainako Indarrek berriro ere bonbardatu zuten Errusiako kontrolatutako aireportua, zazpi helikoptero militarren suntsiketa aldarrikatuz.[16] The Wall Street Journal egunkariak jakinarazi zuenez, "Ukrainak aire-eraso bat egin zuen Khersongo aireportuan, gaur egun Errusiako aire-basea dena. Asfaltoaren satelite bidezko irudiek Errusiaren zazpi helikoptero suntsitu edo kaltetuak erakutsi zituzten; horietako batzuk, sutan sartuta".[17]

Martxoaren 18an, Txornobaivkako ukrainar eraso berri batek Guardiako Arma Konbinatuen 8. Armadaren posizioa jo zuen; ondorioz, beren komandantea, Andrei Mordvitxev teniente jenerala, hil omen zuten.[3][4] Hala ere, Errusiako iturriek ez zuten haren heriotza baieztatu;[18][19] hala, martxoaren 28an, Ramzan Kadirov, Mordvitxev eta beste komandante batzuekin batera, Mariupolen bilera egiten zuten irudiak agertu ziren.[20][21] Martxoaren 19an, hurrengo egunean, Ukrainak berriro garaitu zituen Errusiako Indarrak Txornobaivkan. Oleksii Arestovytx, Ukrainako Presidentearen Bulegoko aholkulariak, adierazi zuenez: "ez ezazu barre egin. Txornobaivkan harrapatu ditugu berriro. Seigarren aldiz."[22] Bi egun geroago, martxoaren 21ean, ukrainar indarrek aireportua eraso zuten berriro, eta Arestovytxek iragarri zuen "Elkartu [zaitezke]. Orain [zuen] ausardi guztia beharko duzu[e]. Txornobaivka. Zazpigarren aldi[z]".[23]

Errusiarrak Txornobaivkako aireportuan berriro eraso zituen Ukrainak martxoaren 22an, hildakoak izan eta ekipamenduak galdu zituzten eraso batetan. Arestovytxek egun hartan herri-istiluak gertatu zirela azaldu zuen; izan ere, Krimeatik Ukrainara zihoazen Errusiaren helikopteroak Txornobaivkako aireportua erabiltzera behartuta ikusten ari ziren lurreratzeko, eremu horretan tropak biltzeko alternatiba faltagatik. Hala ere, Ukrainako lur lauaren ondorioz, ukrainar indarrek erraz erasotzeko gai ziren Txornobaivkan zeuden errusiar indarrei.[24] Txornobaivkako bederatzigarren gertakaria martxoaren 23an jazo zen, aireportuan ukrainar eraso berri baten artean. Arestovytxek, oraingoan, esan zuen bertan gordeta zeuden ekipamendu errusiarrak lehen baino gutxiago zirela.[25] Hurrengo egunean, martxoaren 24an, Ukrainako Armadak berriro eraso zion Errusiako armadari, Txornobaivkan. Arestovytxek esan zuenez, Ukrainaren erasoaren ostean, tropa-mugimendu handia egon zela inguruko Antonivski zubiaren gainean; honek, bere hitzetan, errusiar tropak ihes egin ari zirela esan nahi zuen.[26] Hamargarren eraso honetan, Txornobaivkan bigarren jeneral errusiar bat hil zutela ere esan zuten; informazioa berretsiz gero, Ukrainako Armadak Jakov Rezantsev teniente jenerala hil zuen Ukrainak, Arma Konbinatuen 49. Armadako komandantea.[5]

Martxoaren 27an, Txornobaivkan errusiarren aurkako hamaikagarren ukrainar erasoaren berri eman zuen Arestovytxek;[27] hurrengo egunean, Txornobaivka aireportuan ukrainar hamabigarren erasoa gertatu zela jakinarazi zuen ere. [10] Egun horretan ere, Errusiak jakinarazi zuen Ukrainako drone bat eta bost misil eraitsi zituela Txornobaivkan.[28] Apirilaren 1ean izan zen Txornobaivka ukrainarren hamahirugarren erasoa, Arestovytxek jakinarazi zuenez. Kimek ere ekitaldia komentatu zuen, non errusiar indarrei apirileko inozenteen egun zoriontsua opa izan zien.[29] Egun berean, soldadu errusiarrak Txornobaivkan berriro erasotuak izan ziren hamalaugarren aldiz. Arestovytxek adierazi zuenez, hamahirugarren eta hamalaugarren erasoekin, Ukrainako Indar Armatuek Errusiako indarren batailoi oso bat suntsitzea lortu zuten herrian.[30]

Apirilaren 14an, Arestovytxek jakinarazi zuen Ukrainako armadak Txornobaivka-ren aurkako hamabosgarren erasoa gertatu zela, Errusiaren Armadako 22. Gorputzaren munizio-biltegiak suntsitu zituela.[6] Geroago, Arestovytxek esan zuen apirilaren 17ko gauean Ukrainako Indarrek Txornobaivkako aireportuan gordetako Errusiaren ekipamendu militarra suntsitu zutela berriro.[31] Apirilaren 24an laburki iragarri zuen herrian errusiarren aurkako ukrainar hamazazpigarren aire-erasoa gertatu zela.[32] Arestovytxek, ostera, adierazi zuen maiatzaren 2an Ukrainako Armadak Errusiako beste munizio-biltegi bat suntsitu zuela beste eraso baten ostean, Ukrainako 30. Brigada Mekanizatuko soldaduen morteroekin egindako eraso batetan. Brigadak esan zuenez, erasoak duela gutxi bere unitatean gehitutako morteroetatik etorri zirela eta, ondorioz, "gonbidatu gabeko gonbidatuek" munizio gutxiago izango zutela orain Ukrainako lurraldea bonbardatzeko.[7] Maiatzaren 13an, Txornobaivkan errusiar posizioen aurkako 25 misiletik eginiko bonbardaketa-kanpaina handia gertatu zen; hala, hiru orduz, Errusiaren ekipamendu-biltegien kontrako erasoak egin zituzten, baita artilleria- eta misil-munizioen aurka ere.[33]

Arestovytxek, maiatzaren 15ean, Txornobaivkan izandako hogeigarren gertakaria iragarri zuen. Erasoa eguerdiko 12:00etan hasi zela esan zuen, eta informazio-helaraztearen unean, oraindik ere jarraitzen zuela.[34] Hegoaldeko Komando Operatiboak bere Facebook-eko orrian esan zuenez, erasoaren ondorioz Errusiako Armadako 75 soldadu hil eta bere ekipamendu militarreko ia 20 unitate suntsitu ziren. Era berean, munizio-biltegi bat eta bi mantentze-lantegi ere suntsitu zituztela adierazi zuten.[9]

Erreakzioak

Errusiako Indarrek Txornobaivkan jasandako eraso ugarien ondorioz, kokagunea Ukrainan estatus "mitikoa" duela esaten dute batzuek. Ukrainako sare sozialetan, meme-olatu bat agertu zen Txornobaivkan Errusiak izandako porrotez iseka eginez.[35][36] Gainera, Alcohol Ukulele talde ukrainarrak Kryvyi Rih-en abesti bat konposatu zuen Txornobaivkako gertakariei buruz.[37]

Volodymyr Zelensky-k, Ukrainako Presidenteak, adierazi zuen "Ukrainako Txornobaivka gerra-historian sartuko [zela]" eta aireportuak balio izan zuela "Errusiako (...) komandanteak" nolakoak ziren argi uzteko: "ezgaiak, besterik gabe beren jendea hiltzera eramateko gai”.[38]

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • 2022an Ukrainako inbasioan hildako jeneral errusiarren zerrenda

Kanpo estekak