Twink (sexualitatea)

Twink ingelesezko hitz bat da, gay argotean erabilita, adin-nagusitasuna ia gainditu ez duten gizon homosexual gazteak deskribatzeko. Nerabe edo heldu gazte itxura duten pertsonak izan ohi dira, gorputz mehe, ektomorfo, normalean bizarrik eta gorputzeko bilorik gabekoa edo oso gutxi duena.[1][2]

Twinkien bikote bat musukatzen.Baltimoreko Gay Harrotasunaren Jaia, 2017ko ekainean

Twink hitza deskripzio neutral gisa erabil daiteke, kontrakoa izango litzatekeen hartz batekin alderatuta[3], baina gutxiesgarria ere izan daiteke[4]. Gazte zurien desiragarritasunarekin lotu da, eta horregatik kritikak ere jaso ditu terminoak, adinkeria eta arrazismoa egotzita[5].

Etimologia

Jatorria ezezaguna da, baina Oxford Hiztegiak dio 1970ko hamarkadan jada erabiltzen zela[6]. Jatorri posible bat Twinkie izeneko janaria izango litzateke, zabor-jan ezaguna. Twinkiearen deskribapen ohikoa da "elikadura baliorik gabekoa, jateko gozoa, eta kremaz betea"[7][8][9]. Argotean, kremaz betea eufemismoa izango litzateke, hazia adierazteko[10].

Erreferentziak

Kanpo estekak