Tripakilun ezkatatsu
Tripakilun ezkatatsua (Sarcodon imbricatus) Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Euskal Herrian jangarri gisa baztertu egiten da, ale oso gazteak izan ezik, horiei arantzak eta egositako ur garratza kendu ondoren. Baina Europa ekialdean lehortu egiten da eta industrialki erabili, gozagarriak eta pateak ekoizteko.
Tripakilun ezkatatsua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Sarcodon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Sarcodon imbricatus P.Karst., 1881 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: Tamaina handikoa, 8 eta 25 cm arteko diametrokoa, ezkata zentrokide handiz estalita dago, gris-marroi edo arre ilun kolorekoak. Haragitsua, lodia, ganbila, ondoren laua eta zabaldua.
Orratzak: Ez du orririk, orratz moduko batzuk ditu zabal samar, dekurrenteak, hauskorrak, errauts kolorekoak, zahartzean ilundu egiten dira.
Orratz dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orratzak
Hanka: Ilegabea, leuna, laburra, lodia, gris-marroia edo arre ilun kolorekoa.
Haragia: Zurixka, gero arre iluna, sendoa, zaila. Zapore mingotsa eta usain desatsegina dute ale helduek.[2]
Etimologia: Sarcodon terminoa grekotik dator eta arantza haragitsuekin esan nahi du. Imbricatum epitetoa berriz latinetik dator, "imbricatus" hitzetik, hau da, teilak bezala jarrita. Kapelaren ezkatetatik.
Jangarritasuna
Honen mingostasuna eta usain desatsegina direla eta, ale helduak ezin dira jan.[3]
Nahasketa arriskua
Sarcodon leucopus delakoarekin, honek kapela leuna du eta txikoriaren usaina. Sarcodon fuligineo-violaceus espeziarekin, bioleta kolorekoa, probatzean, eztarrian itolarri sentsazioa uzten du. Sarcodon scabrosus perretxikoarekin, urria, honen hankaren oinarriko haragia, urdin- berdexka kolorekoa da.[4]
Sasoia eta lekua
Udaren amaieran eta udazkenean, nahiko ohikoa da, taldeka edo zirkuluetan, koniferoen basoetan.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa kontinentala, Errusia, Kazakhstan, Japonia, Australia, Kaukasia, Himalaiako eremua.