Tipperary konderria (gaelerazContae Thiobraid Árann, ingelesezCounty Tipperary) Irlandako erdialdean dago kokatuta, Munsterreko probintzian. Politikoki bi zatitan banaturik dago, bakoitzak bere gobernua daukalarik: Ipar Tipperary, erdi-mendebaldeko eskuladean egokitua eta Hego Tipperary, hego-mendebaldeko eskualdearen barenan dagoena.
4.303 km²-ko azalera dauka eta 158.754 biztanle zituen 2011an.
Irlandaren erdialdeko lautadan kokaturik dago Tipperary. Hala ere hegoaldean baditu hainbat mendilerro, Knockmealdown eta Galtee mendiak besteak beste. Azken honetan dago konderriko mendirik garaiena den Galtymore (919m). Suir ibaia muino artean egiten du Waterforderako bidaia. Honetaz gain Irlandako hirugarren aintzira hadiena den Derg aintzira ere bertan dago.
Tipperary izan zen normandiarren inbasioaren ondoren sorturiko lehenengo konderrietako bat. Hala ere gobernatzeko praktikotasunagatik 1836an Tipperary bitan banatu zen. Iparraldeko hiriburua Nenagh bihurtu zen eta hegoaldekoa Clonmel.
Konderriko ekonomiaren motorra Clonmel ingurua da. Bertan kokatzen dira lantegirik garrantzitsuenak: Magners Irlandako gas edo apardun sagardo marka eta Merck & Co. konpainia farmazeutikoa.
Abeltzaintza ere garrantzitsua da Tipperaryko konderrian, Golden Vale eremuan batez ere. Zaldien hazkuntzak fama handia du.
Jarduera ekonomikoetan aipagarria den hirugarren zutabea turismoa da.