The Boys (komikia)

The Boys (euskaraz: «mutikoak») Garth Ennisek idatzi eta Darick Robertsonek marraztutako komiki-serie bat da. Jatorriz Wildstorm bidez argitaratu zuten, Dynamite Entertainmentera joan aurretik.

The Boys (komikia)
Jatorria
Egilea(k)Garth Ennis (en) Itzuli
Argitaratze-data2006
IzenburuaThe Boys
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
IlustratzaileaDarick Robertson (en) Itzuli
ArgitaletxeaWildStorm (en) Itzuli eta Panini Comics (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Artikulu hau komikiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The Boys».

Seriea superheroiak existitzen diren mundu garaikide batean kokatuta dago. Hala ere, serieko unibertsoko superheroi gehienak ustelduta daude ospetsu izateagatik, eta sarritan jende arruntarekiko jokabide ausartegia eta mespretxuzkoa erakusten dute. Horregatik, superbotererik gabeko CIAko talde bat, informalki "The Boys" bezala ezagutzen dena, komunitate superheroikoa monitorizatzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen da (larderia, xantaia eta indarkeria erabiliz).

Ennisek esan duenez, Tha Boysek Preacher (euskaraz: «predikaria») komikiaren munduan bera ospetsu bilakatu zuen seriea "des-predikatuko" du, beharbada "The Boys"ek goraipatzen dituen indarkeria eta sexualitate muturrekoa Preacher bere aurreko lanarekin konparazioan hain indartsua ez izatea izango duela aipatuz.[1]

Amazon Studiosek telesail gisa egokitu zuen.[2] Eric Kripkek garatutako telesaila 2019ko uztailaren 26an estreinatu zen Amazon Prime Videon.

Edizioak

#IzenburuaTHB ISBNTHB argitaratze-dataTHB orrialde-kopuruaBildutako materiala
1The Boys: Definitive Edition 1ISBN 1-933305-80-02008ko abendua344The Boys #1–14
2The Boys: Definitive Edition 2ISBN 1-60690-073-02009-12-23384The Boys #15–30
3The Boys: Definitive Edition 3ISBN 1-60690-165-62011-4-5552The Boys #31–38 + Herogasm
4The Boys: Definitive Edition 4ISBN 1-60690-340-32012ko uztaila370+The Boys #39–47 + Highland Laddie
5The Boys: Definitive Edition 5ISBN 978-16069041212013ko uztaila430The Boys #48–59 + Butcher, Baker, Candlestickmaker
6The Boys: Definitive Edition 6ISBN 978-16069043502014ko otsaila320The Boys #60–72

Erreferentziak

Kanpo estekak