That '80s Show (euskaraz: «1980ko hamarkadako ikuskizun hori») Marcos Brazill, Bonnie Turner eta Terry Turnerrek telebistarako sortutako sitcom arrakastatsua da. Nahiz eta antzeko izena, egitura, gidoigile eta ekoizle berberak asko izan, ez dago That '70s Show telesailarekin loturik. Hala ere, programa bakoitzeko pertsonaia nagusiak, Eric Forman — Topher Gracek antzeztua — eta Corey Howard — Glenn Howertonek antzeztua — lehengusu propioak dira.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Saioa 1984an girotuta dago eta Kaliforniako San Diego hirian bizi den 20 urte inguruko lagun talde baten bizitza du ardatz. Saioak Corey Howard musikariaren eta bere lagun eta senideen bizitzak jarraitzen ditu. June Tuesdayrekin duen lan-harremana — eta batzuetan erromantikoa — ere puntu garrantzitsua da, eta programaren argumentu nagusi bihurtzen da zenbait gertakariren ondoren. Ondorengo atalak Corey eta Juneren bizimoduaren arteko talka kulturalean oinarritu ziren. Atal bakoitzean zehar, 1980ko hamarkadako kulturaren eta musikaren zati batzuk zabaltzen dira.
Aktore nagusiak
- Glenn Howerton: Corey Howard
- Tinsley Grimes: Katie Howard
- Chyler Leigh: June Tuesday
- Eddie Shin: Roger Park
- Brittany Daniel: Sophia
- Geoff Pierson: R.T. Howard
- Margaret Smith: Margaret
Kanpo estekak