Tesem

Antzinako Egiptoko txakur mota

Tesem txakurra Antzinako Egiptoko ikonografian sarri agertzen den ehiza-txakurraren izen generikoa da. Belarriak puntan eta isatsa kurbatua zerabilten txakurrak ziren, tankeran gaurko Mediterraneo aldeko podenkoen antzekoa (eta haien arbaso, agian); bereziki Maltako faraoi txakurra eta Siziliako Cirneco dell'Etna delakoa aipatu izan dira tesemen ondorengo gisa.[1][2]

Tesem
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaEgipto

Antzinako Egiptoko txakurrak

Antzinako Egipton zituzten txakurren artean, erbi txakurrak bazirela uste da ikonografiatik, batzuk Saluki eta Sloughi arrazen antzekoak ziren xarlango modukoak, eta besteak tesem hauek. .[3][4]

Tesemak monumentuetan eta horma-pinturetan nabarmen ageri ziren; haien gorputz mehea belarri punta-zorrotzekin apaindua identifikagarria da oso. Kolorezko margoetan azal gris horixka zutela ikusten da, hanka luzeak eta bekoki zabal irtena. Haren eskeletoaren egitura gertuago zegoen terrier modernoetatik, xarlango modernoarenatik baino. Egipotar mitologian Abutiu txakurrak eta Anubis jainkoak zuten itxura ere tesem txakurrei lotua dago[5].

Konparaketa egungo arrazekin

Antzinako txakur haiek gaur egungo podenkoekin duten antza ikusteko...

Sarenput I.a faraoiaren hilobiko irudia, k.a. 19. mendea; eta txakur xarnego edo podenko valentziarra.


Podenko andaluziarra eta Asiuteko txakurra, k.a. 4 mendekoa, Louvre museoan.


Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Tesem» artikulutik itzulia izan da, 2022-05-27 data duen 1090137911 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-05-27 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak