TKE Ligako 2019ko denboraldia

2019ko Eusko Label Liga
Orio
Hiru denboralditan 2. izan ostean, Orio Arraunketa Elkarteak (irudian) lehen aldiz TKE Liga irabazi zuen.
Datu orokorrak
AntolatzaileaTraineru Kluben Elkartea
Partaideak12 talde
Estropadak20 estropada
Hasiera2019ko ekainaren 22a
Amaiera2019ko irailaren 15a
Palmaresa
TxapeldunaOrio (213 p.)
TxapeldunordeaHondarribia (201 p.)
Ohorezko tx.Santurtzi (196 p.)
Zierbena (181 p.)
JaitsieraSan Pedro (37 p.)
Astillero (37 p.)
2018
2020

2019ko TKE Ligakoa Eusko Label Ligaren hamazazpigarren denboraldia izan zen. Txapelketa ekainaren 22an hasi zen Bilbo hiriko uretan, eta irailaren 15ean bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren. Lehen aldia izan zen parte-hartzaileen artean Bizkaiko traineruak Gipuzkoakoak baino gehiago zirena, hurrenez hurren, sei eta lau[1][2].

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Orio Arraunketa Elkartea izan zen. TKE Ligaren historian bigarren postua hiru aldiz lortu zuten arren, lehen aldia izan zen mirotzek garaikurra irabazi zutena. Oriotarrek nagusitasun handiz irabazi zuten txapelketa; guztira, 213 puntu lortu zituzten eta 20 estropadetatik 8tan garaile izan ziren. Bigarren postua, aldiz, Hondarribia Arraun Elkartearentzat izan zen. Gorabehera handirik gabeko denboraldi orekatua jokatu zuten eta oriotarren arraunketa jarraitu ahal izan zuen talde bakarrenetakoa izan zen; guztira, 201 puntu eskuratu zituzten eta, besteak beste, Zarauzko Ikurrina. Ohorezko txanda, bestalde, Santurtzik eta Zierbenak osatu zuten[3]. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Oriok 8 bandera eraman zituen etxera, Hondarribiak 4, Santurtzik 3, eta Zierbenak, Urdaibaik eta Donostiarrak bana[4].

Aurreko hiru denboraldietako garaile izandako Urdaibai Arraun Elkartea ohorezko txandatik kanpo gelditu zen, bosgarren postuan, eta bermeotarrek bandera bakarra baino ez zuten irabazi azkeneko estropadan[5]. Bestetik, 2019an lehenengo mailara itzuli ziren elkarteek ere ez zituzten oso emaitza onak lortu. Lekittarrak behintzat maila mantendu zuen 10. postuari esker, baina kantabriar traineru bakarrak, Astillerorenak, maila galdu zuen San Pedrorekin batera. Pasaitarrek jaitsiera play-offean ezin izan zuten Aresko eta Zarauzko mutilen aurka lehiatu eta 13 denboraldiren ostean, hurrengo urtean KAE Ligan arraun egin beharko dute[6].

Azkenik, CaixaBank Patroi Onenaren Saria Donostiarra elkarteko Arkaitz Diazentzat izan zen[7].

Partaideak

KoloreaIzenaArraun ElkarteaTraineruaEntrenatzaileaHerria/UdalaHerrialdea2018
AstilleroSociedad Deportiva de Remo AstilleroSan José XV Miguel Ángel Ruiz CamusEl AstilleroKantabria1.a (KAE)
Cabo da CruzClub de Remo Cabo de CruzCabo da Cruz Benigno SilvaBoiroCoruña6.a
DonostiarraKaiarriba Arraun ElkarteaTorrekua II Igor MakazagaDonostiaGipuzkoa7.a
HondarribiaHondarribia Arraun ElkarteaAma Guadalupekoa Mikel OrbañanosHondarribiaGipuzkoa2.a
KaikuKaiku Arraunaren Kirol ElkarteaBizkaitarra Carlos Rodríguez MontesSestaoBizkaia10.a
LekittarraIsuntza Arraun ElkarteaLekittarra Osertz Alday EizagirreLekeitioBizkaia2.a (KAE)
OndarroaOndarroa Arraun ElkarteaAntiguako Ama Iñaki ErrastiOndarroaBizkaia8.a
OrioOrio Arraunketa ElkarteaSan Nikolas Jon SalsamendiOrioGipuzkoa4.a
San PedroSanpedrotarra Arraun ElkarteaLibia Mikel ArostegiSan Pedro, PasaiaGipuzkoa9.a
SanturtziItsasoko Ama Arraun ElkarteaSotera Iker ZabalaSanturtziBizkaia5.a
UrdaibaiBermeo Urdaibai Arraun ElkarteaBou Bizkaia Joseba FernandezBermeoBizkaia1.a
ZierbenaZierbena Arraun ElkarteaZierbena Juan ZunzunegiPortua, ZierbenaBizkaia3.a

Estropadak

Z.IzenaLekuaDataTxapelduna
1.Bilboko X. BanderaBilbo, Bizkaia2019ko ekainaren 22a
Orio
2.XXXVI Bandera Petronor-ZierbenaZierbena, Bizkaia2019ko ekainaren 23a
Orio
3.I Bandera Repsol Electricidad y GasSantander, Kantabria2019ko ekainaren 29a
Hondarribia
4.XXXIV El Correo Ikurriña-BBK Sari NagusiaLekeitio, Bizkaia2019ko ekainaren 30a
Santurtzi
5.III Bandeira Cidade da Coruña1Coruña, Coruña2019ko uztailaren 6a
Orio
6.2019ko uztailaren 7a
Hondarribia
7.XII Bandera Donostiarra KaiarribaDonostia, Gipuzkoa2019ko uztailaren 13a
Orio
8.VII Bandera CaixaBankCastro Urdiales, Kantabria2019ko uztailaren 14a
Zierbena
9.Orioko XXIX. EstropadakOrio, Gipuzkoa2019ko uztailaren 20a
Hondarribia
10.XVIII Bandera Ayuntamiento de SestaoSestao, Bizkaia2019ko uztailaren 21a
Santurtzi
11.Santurtziko XL. IkurriñaSanturtzi, Bizkaia2019ko uztailaren 27a
Orio
12.Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña2Getxo, Bizkaia2019ko uztailaren 28a
Donostiarra
13.XXXV. Ondarroako BanderaOndarroa, Bizkaia2019ko abuztuaren 10a
Hondarribia
14.Hondarribiko XXXII. Bandera-Mapfre Sari NagusiaHondarribia, Gipuzkoa2019ko abuztuaren 11
Orio
15.XLII. Zarauzko Estropadak3Zarautz, Gipuzkoa2019ko abuztuaren 17a
Hondarribia
16.2019ko abuztuaren 18a
Hondarribia
17.II Bandeira Concello de BueuBueu, Pontevedra2019ko abuztuaren 24a
Santurtzi
18.XXIX Bandeira Concello de BoiroBoiro, Coruña2019ko abuztuaren 25a
Orio
19.Bermeo Hiriko XXXVII. BanderaBermeo, Bizkaia2019ko irailaren 14a
Orio
20.XLIX GP-XLV Bandera El Corte InglésPortugalete, Bizkaia2019ko irailaren 15a
Urdaibai

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta bigarren egunean traineru azkarrena Hondarribikoa izan zen, bi egunetako denborak batuz oriotarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[8].
2 Ofizialki "Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña-Jose Antonio Agirre Lehendakariaren XV. Omenaldia"[9].
3 Zarauzko XLII. Estropada bi jardunalditan jokatu zen eta bietan Hondarribiko trainerua izan zen azkarrena[10].

Sailkapena

EmaitzaArraun ElkarteaPuntuak12345161789101112131415316317181920BanderakLorpena
1.Orio21312121111129121011101211912101181212681Txapelduna
2.Hondarribia201991291012791281081291212119111041,3Txapeldunordea
3.Santurtzi19611691211810710121110111011101281073Ohorezko txanda
4.Zierbena1811010108810111281195106991011681
5.Urdaibai1698876979117979811877109121
6.Donostiarra1647118107118896812786597891
7.Ondarroa116655455535764677864711-
8.Cabo da Cruz10044676236655655465555-
9.Kaiku79574546614447435316---
10.Lekittarra473322144521221341441---
11.San Pedro37221331123212223232---Jaitsiera play-offa
12.Astillero37113123241333112123---2020ko KAE Liga

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta bigarren egunean traineru azkarrena Hondarribikoa izan zen, bi egunetako denborak batuz oriotarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[8].
2 Lekittarrak hiru segundoko zigorra jaso zuen arrauna uretara botatzeagatik[11].
3 Zarauzko XLII. Estropada bi jardunalditan jokatu zen eta bietan Hondarribiko trainerua izan zen azkarrena[10].

Jaitsiera/Igoera play-offa

KoloreaIzenaArraun ElkarteaTraineruaEntrenatzaileaHerria/UdalaHerrialdeaEmaitza
AresClub de Remo AresSanta Olalla de Lubre Agustín Fernández SoutoAresCoruña1.a (GTL)
Deustu-BilboDeustu Arraun TaldeaTomatera Jon ElortegiDeustu, BilboBizkaia2.a (KAE)
San PedroSanpedrotarra Arraun ElkarteaLibia Mikel ArostegiSan Pedro, PasaiaGipuzkoa11.a
TiránSociedad Deportiva TiránMar do Con Benjamín Vázquez PeñaTirán, MoañaPontevedra2.a (GTL)
ZarautzZarautz Arraun ElkarteaEnbata Garikoitz UrangaZarautzGipuzkoa1.a (KAE)
EmaitzaArraun ElkarteaPuntuak1. estrop.2. estrop.Lorpena
1Ares9542020ko TKE Liga
2Zarautz945
3Deustu-Bilbo5322020ko KAE Liga
4Tirán4132020ko GT Liga
5San Pedro3212020ko KAE Liga

Patroi onenaren saria

PostuaPatroiaArraun TaldeaPuntuak[4]
1 Arkaitz DiazDonostiarra19
2 Borja GómezZierbena11
3 Iñaki GoikoetxeaLekittarra9
4 Cristian GarmaSanturtzi8
5 Eneko BilbaoUrdaibai7
6 Ander EtxegoienSan Pedro6
Jenaro ZelaiaOndarroa
8 Vicente CarpinteroKaiku5
Iván GómezAstillero

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak