Surgut Siberiako hiririk zaharrenetarikoa da, Teodoro I.a Errusiako tsarrak 1594. urtean sortua.
Hiria berriki eraldatuta dago: 1960. urtetik hona, gas- eta petrolio-gune bihurtuta dago, eta 1965. urtean hiri-izaera eman zioten Surguten sortuz joan zen aglomerazioari.
Surguteko zubia aipatzekoa da, tiranteduna, dorre bakarreko luzeena munduan.
Petrolio-ekoizpena eta gas naturalaren prozesamendua dira hiriko ekonomia-jarduera nagusiak. Enpresa ezagunenak Surgutneftegaz ("Surgut" izenez ere ezaguna) eta Surgutgazprom (Gazprom handiaren filiala) dira. Zentral elektrikoak ere garrantzitsuak dira.
Surgutek klima azpiartikoa du, DfcKöppen klima sailkapenaren arabera. Neguan oso hotz handia egiten du, eta udak ere laburrak eta hotzak dira. Hil hezeenak uztaila eta abuztua dira. Urtean 154 egunetan elurrez zurituta egon izan da, eta martxoan 40 cm inguruko elurteak arruntak dira.