Sophie Poirier

Frantziako jostuna eta militante errepublikanoa Parisko Komunan

Sophie Poirier, Sophie Doctrinal eta Lemarchand andrea izenez ere ezaguna, 1830eko martxoaren 18an jaio zen Troissyn (Marne) eta 1879ko maiatzaren 21ean hil zen Auberiven (Marne Garaia). Lanbidez, jostuna izan zen. Militante errepublikanoa zen, eta 1871n, Parisko Komunan, Montmartreko Zaintza Batzordeko lehendakaria.[1][2]

Sophie Poirier
Comité de vigilance de Montmartre (en) Itzuli presidentea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSophie Doctrinal
JaiotzaTroissy1830eko martxoaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAuberive1875eko apirilaren 2a (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakjostuna eta Communarda

Biografia

Parisa iristea

Parisko setioa (1870).

Sophie Poirier 1868an iritsi zen Parisa. Frantzia-Prusia Gerran Paris hiriak jasan zuen setioan, uniformeak egiteko lantegi kooperatibo bat ireki zuen, non 70-80 emakumek lan egiten zuten.[3][4][5]

1869ko uztailean, Poirier-ek André Léo buru zuen elkarte feministaren manifestuaren alde —Emakumearen eskubideen aldarrikapena— agertu zen, 'Poirier herritarrak' sinatuz.[6]

1870ean, bere senarra, teilatuak jartzen lan egiten zuena, hil egin zen.[7][8]

Communarde

Louise Michel Légion des Fédérées talde armatuaren uniformearekin.

Sophie Poirier Georges Clemenceauk 1870eko irailean sortu zuen Montmartreko Zaintza Batzordearen buru izan zen. Harekin batera izan ziren, besteak beste, Louise Michel eta Anna Jaclard.[2][7] Michelek geroago adierazi zuenez, Poirier, Blin eta Béatrix Excoffon klasetik ateratzean haren bila joan ziren batzordea sortzeko.[9] Poirier-ek Clemenceau alkateak batzorderako lokal bat uztea lortu zuen.[5] Poirier-ek batzordearen inguruan ziren Versailleseko gobernuaren aldekoen berri eman zion poliziari.[10]

Poirier-ek emakumeentzako Boule Noire klub politikoa sortu zuen.[1][11] Bera izan zen klubaren buru eta Beatrix Excoffon lehendakariordea.[12] Apartamentu bat konfiskatua izan zen Parisko XVII. barrutiko rue des Acacias-en klubaren beharretarako, Poirier-ek eskatuta.[7][12][13] Klubean hainbat gai eztabaidatzen zituzten, gehienetan emakumeen ardurekin zerikusia zutenak, hala nola prostituzioa, lanaren antolaketa edo nesken hezkuntza.[1] Bestelako gai batzuen gainean ere jardun zuten: Georges Darboy Parisko artzapezpikuaren heriotza eta Vendôme zutabea eraistea ere eztabaidatu eta bozkatu egin ziren.[14]

1871ko martxoaren 10ean, Poirier-ek sortutako lantegi kooperatiboa itxi behar izan zuten lanik ez zegoelako.[7] Poirier-ek, Jaclard eta Léo batzordekideekin batera, bat egin zuen 1871ko martxoaren 18an aldarrikatu zen Komunarekin, eta kanpaina-ospitaleko erizain gisa hasi zen lanean.[15]

Bere prozesuan, epaileak adierazi zuen «bere iraganak ez zuela inolako gaitzespenik merezi, emakume guztien egoeraren hobekuntzaz arduratzen zen emakume baten iragana baitzen».[16] Horregatik, «neurriz kanpoko asaldura azaldu izana» leporatu zioten, eta horren araberako zigorra ezarri.[16] 1872ko apirilaren 10ean, 26. gerra-kontseiluak deportazio zigorra ezarri zion barruti gotortu batean. Auberiveko kartzela nagusian espetxeratu zuten, eta han egon zen hil arte.[7]

Esker ona

Arroxelako kale batek bere izena darama.[17]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Sophie Poirier» artikulutik itzulia izan da, 2022-08-23 data duen 196351249 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-08-23 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Ikus, gainera

Kanpo estekak