Skye

Skye Uhartea (ingelesez: Isle of Skye, Eskoziako gaeleraz: An t-Eilean Sgitheanach, Eilean a' Cheò) Barruko Hebridak izeneko uhartedian dagoen irla nagusia eta Eskoziako bigarren handiena da, Lewis eta Harris ondoren. Lur lehorretik uharte honetara bertaratzeko sarbide nagusia Kyle of Lochalsh udalerrian dagoen Skye Bridge zubia da. Administratiboki Highland eskualdeari dagokio. 1.666 km2-ko azalera dauka eta 2001ean 9.232 biztanle zituen. Halaber, Eskoziako beste uharte batzuk ez bezala, Skye Uharteak bere populazioa handitu du 1991ean.

Skye
Datu orokorrak
Mendirik altuenaSgùrr Alasdair
Garaiera993 m
Motauharte
Luzera80 km
Zabalera40 km
Azalera1.656 km²
Geografia
Map
Koordenatuak57°20′N 6°16′W / 57.33°N 6.27°W / 57.33; -6.27
UTC orduaUTC±00:00
Honen parte daBarruko Hebridak
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaBarruko Hebridak

Etimologia

II mendeko Klaudio Ptolomeoren mapan Scitis izena ematen zaio, badirudi zeltiarren skitis hitzetik etor litekeela, "hegoduna", dituen penintsula ugariek ematen dioten itxurarengatik. Ondoren etorri ziren norvegiar eta ingelesek izena itxuraldatu zuten Skye bihurtuz. Norvegiarren sagatan Skíð izena dauka, baina baita Skuy (behelainoaren uhartea) edo Skýey (lainoaren uhartea).

Quiraingen ikuspegia

Geografia

Portree/Port Rìgh herririk handiena da (2.491 biztanle 2001ean). Beste udalerri garrantzitsu bat Broadford da. Uharte honen ekialdean Cuillin mendikatea kokatzen da, mendizale eta eskalatzaile askoren helmuga, bertako mendirik garaiena Sgùrr Alasdair delarik. Bestalde, uhartearen mendebaldean An Stòrr muino ikusgarria ere kokatzen da.

Skye Bridge zubiak Kyle of Lochalsh herriarekin lotzen du eta beraz Britainia Handiarekin.

Klima

    Datu klimatikoak (Duntulm, Skye)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)6.56.68.19.612.414.315.415.714.211.59.17.610.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)2.42.23.34.36.58.710.410.79.47.25.13.66.2
Pilatutako prezipitazioa (mm)14810082867385971121281521431421350
Iturria: Cooper (1983)[1]

Historia

Historiaurrea

K.a. 7.000 inguruan Mesolito garaiko ehiztari-biltzaileen aztarnak aurkitu izan dira Staffin barrutian. Eskoziako aurkikuntza arkeologiko zaharrenetakoa da hau. Cuillin mendien hegoaldean Neolito garaiko aztarna ugari daude, bai eta Burdin Aroko (k.a. II edo III mendea) gotorleku batzuen hondarrak ere, aipagarriena Dun Ringill.

Historia goiztiarra

Iparraldean piktoak bizi zirela uste den arren oraindik ez da baieztatu. Hegoaldea Dál Riata erresumaren barnean zegoen.

VII eta VIII mendeen artean bertako dinastien arteko borrokak izan ziren harik eta IX mendean Norvegiarrak iritsi ziren arte. Uhartea beraien esku egon zen Pertheko Itunean Alexander III.a Eskoziakoaren esku gelditu zen arte.

Leinuen garaia

Norvegiarren agintaldia amaitzean MacLeod leinua nagusitu zen beste guztien gainetik. Uharteetako Erresuma desegin zenean beste leinu batzuek indarra hartu zuten, MacDonal, MacNeacail eta MacInnes besteak beste, eta MacLeoden nagusitasunaren aurka borrokatu zuten.

1745eko Jakobiten matxinadaren porrotaren ondoren Flora MacDonaldek Charles Edward Stuart erreskatatu zuen hanovertarren eskuetatik eta oso ezagun bihurtu zen Highlandtarren artean. Ondoren etorri zen Highland Clearances (Highlandetako garbiketa) kalte izugarria egin zion Hebridetan sortzen ari zen industrializazioari. Orduan hustu ziren herriek hondarretan diraute oraindik. XX mendean ere biztanleria jeisten joan zen 1891eko 16.000 pertsonetatik 1971ko 7.500etara pasa zen. ordutik aurrera ordea biztanleriak gora egin du poliki bada ere eta gaur egun 2011ko erroldak 10.008 biztanletako datua eman zuen.

Hizkuntzak

Hizkuntzei dagokienez, gaeliko eskoziarraz mintzatzen da biztanleen %30-40 ingurua batez beste. Kilmuir herrian hiztun erdiak gaelikodunak dira.

Ondasun nabarmenak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak