Shout It Out Loud (Kiss abestia)

"Shout It Out Loud" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1976ko Destroyer albumean argitaratua. Albumaren single nagusi moduan kaleratu zuten, eta arrakasta lortu zuen, Top-40 zerrendetan sartu zelarik, hori lortzen zuen bigarren Kiss singlea izanik. Zerrenda bateko lehen postuan jarri zen lehen singlea izan zen, Kanadako zerrendetako lehen postua lortu zuelarik 1976ko maiatzaren 22an.[1] Abestia ia bira guztietan jo izan dute, eta Kissek gehien jo dituen abestietako bat da.[2]

Shout It Out Loud (Kiss abestia)
Kissen singlea
Egilea(k)Kiss
Argitaratze-data1976
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoahard rock
DiskoetxeaCasablanca Records
Deskribapena
Honen parte daDestroyer
Ekoizpena
EkoizleaBob Ezrin
HitzakPaul Stanley

Discogs: 235499 Edit the value on Wikidata
HitzakMetroLyrics
Kissen kronologia
Rock and Roll All Nite eta Love GunShout It Out Loud (Kiss abestia)Flaming Youth eta Rocket Ride (en) Itzuli
"Shout It Out Loud"
Fitxategi:Siol single 1976.jpg
Kiss(r)en singlea
Destroyer albumetik
Argitalpena1976ko martxoaren 1a (AEB)
Formatua7"
GrabazioaRecord Plant Studios,
New York City: 1976
Musika motaHard rock
Iraupena2:38
DiskoetxeaCasablanca NB-854A (AEB)
IdazleaPaul Stanley, Gene Simmons, Bob Ezrin
EkoizleaBob Ezrin
Kiss (r)en single kronologia
"Rock and Roll All Nite (zuzenean)"
(1975)
"Shout It Out Loud" / "Sweet Pain"
(1976)
"Flaming Youth" / "God of Thunder"
(1976)
"Shout It Out Loud (zuzenean)"
Fitxategi:Shout It Out Loud live.jpg
Kiss(r)en singlea
Alive II albumetik
Argitalpena1978ko urtarrila (AEB)
Formatua7"
GrabazioaRecord Plant Studios,
New York City: 1976
Musika motaHard rock
Iraupena3:15
DiskoetxeaCasablanca NB-906 (AEB)
IdazleaPaul Stanley, Gene Simmons, Bob Ezrin
EkoizleaEddie Kramer
Kiss (r)en single kronologia
"Love Gun" / "I Stole Your Love"
(1977)
"Shout It Out Loud (Zuzenean)" / "Nothin' to Lose (Live)"
(1977)
"Rocket Ride (Edizioa)" / "Tomorrow and Tonight (zuzenean)"
(1978)

Laburpena

Abestiaren izenburua The Holliesen "We Want to Shout It Out Loud" abestitik atera zuten,[3] Wicked Lesterek (aurre-Kiss) kaleratu gabeko albumerako grabatu zuten abestia.

Abestia sarritan editatu zuten singletarako eta arrakasta albumetarako. Single bertsioak estudioko bertsioa baino 12 segundo laburragoa da, azken "Shout it, shout it, shout it out loud" esaldia ezabatu zelako.[4] Alive II albumeko singlea, Billboard aldizkariaren esanetan "zuzeneko emanaldi bateko zirrara eta energia guztia batzen duen rocker karrankaria" dena,[5] albumeko bertsioa baino 23 segundo laburragoa da ikusleen "We want Kiss" oihuak ezabatu zirelako.[6] Killers albumekoa bertsiorik laburrena da, 2:35-eko iraupenarekin, "Shout it, shout it, shout it out loud" letraren lehenengo errepikapenaren ondoren, Gene Simmonsek "Oh yeah" esan ondoren, hasten den fade-outa dela eta.[7] Smashes, Thrashes & Hits albumean agertzen den bertsioak 16 segundo gehiago ditu, estribilloa errepikatzen delako eta abestia "Shout it!"-ekin bukatzen delako.[8]

1976an single moduan kaleratua, taldeak eta bere diskoetxeak, Casablanca Records, aurreko singlearen, "Rock and Roll All Nite" abestiaren zuzeneko bertsioa, arrakasta lortzea nahi zuten, beste himno bat kaleratuz. Nahiz eta abestia Amerikako Billboard Top 40 zerrendan sartu, 31. postua lortuaz, ez zen bere aurreko singlea bezain arrakastatsua izan, baina, hala ere, taldearen zuzeneko set-listean jarraitu zuen gainerako ia bira guztietan. Kanadan, singlea askoz ere arrakastatsuagoa izan zen, RPM single zerrenda nazionaleko 1. postua lortu zuelarik 1976ko maiatzaren 22an.[1] Abestia Gene Simmonsek eta Paul Stanleyk batera abesten duten gutxienetako da. 1996ko Tiger Stadiumeko zuzeneko bertsioaren musika bideo bat grabatu zuten, Alive/Worldwide Tour biran zehar. Wayne Ishamek zuzendu zuen.

Ondarea

Bere argitalpenetik, abestia ia bira guztietan jo izan dute, Lick It Up Tour, Animalize Tour eta Asylum Tour biretan izan ezik.[2] 1976 urteko Kanadako 27. single moduan katalogatu zuten.[9]Taldeak 2007an egin zuten abestiaren bergrabazioa Guitar Hero 5 musika/erritmo bideo-jokoan agertzen da.[10] Abestia Detroit Rock City filmean agertzen da, baita filmearen soinu bandan ere.[11] Glee telebista saioko pertsonaiek abestia bertsionatu zuten Theatricality kapituluan. Taldeko gizonezko kideak (Kurt Hummel izan ezik) Kiss moduan jantzi ziren.[12] Abestia ere What's New, Scooby-Doo? saioan agertu zen, "A Scooby-Doo Halloween" kapituluan.[13]

Abestia sarritan bertsionatua izan da. 1978an, James Lastek[14], 1998an Pretty Boy Floydek[15] eta Zekek[16]. Crucified Barbara emakumezkoen taldeak abestia bertsionatu zuen 2006an[17] eta Stryperrek abestiaren bertsioa kaleratu zuten beraien 2011ko The Covering bertsio albumean.[18] Erik Grönwallek, Idol saioaren edizio suediarraren 2009ko irabazleak abestia bertsionatu zuen bere izen bereko lehen albumean.[19] Nahiz eta single modura ez kaleratu, abestia Sverigetopplistan zerrendetan sartu zen, 49. postua lortu zuelarik.[20] Grönwallek abestia abestu zuen Suediar Idol saioan.[21]
Lemmyren bertsioa Spin the Bottle: an All-Star Tribute to Kiss Kiss tributu albumean agertzen da,[22] Keri Kelliren bertsioa Lick It Up – A Millennium Tribute to Kiss tributu albumean agertzen da,[23] eta Sack Trickek Iron Maideneko Bruce Dickinsonekin batera abestiaren bertsioa egin zuten Sheep in KISS Make Up albumean.[24]

Agerpenak

"Shout It Out Loud" ondorengo Kiss albumetan agertu izan da:

  • Destroyer - estudioko bertsioa
  • Alive II - zuzeneko bertsioa
  • Killers - estudioko bertsioa editatua
  • Smashes, Thrashes & Hits - estudioko bertsioa editatua
  • You Wanted the Best, You Got the Best!! - Alive II bertsioa
  • Greatest Kiss - zuzeneko bertsioa
  • The Box Set - Greatest Kiss bertsioa
  • The Very Best of Kiss - estudioko bertsioa
  • Kiss Symphony: Alive IV - zuzeneko bertsioa
  • Kiss Instant Live - zuzeneko bertsioa
  • Gold - estudioko bertsioa
  • Kiss Alive! 1975-2000 - Alive II bertsioa eta Alive! The Millennium Concert
  • Kiss Alive 35 - zuzeneko bertsioa
  • Jigoku-Retsuden - bergrabatutako estudioko bertsioa
  • Kiss Sonic Boom Over Europe - zuzeneko bertsioa

Langileak

Zerrendak

Kiss

SingleaZerrenda (1976)Postu
gorena
"Shout It Out Loud"AEB Billboard Hot 10031[25]
Suedia Sverigetopplistan16[26]
Zeelanda Berria RIANZ Singles chart40[27]
Kanada RPM1001[1]
Australia ARIA45[28]
Alemania Media Control Charts32[29]
SingleaZerrenda (1977)Postu
gorena
"Shout It Out Loud (zuzenean)"AEB Billboard Hot 10054[30]
Kanada RPM10074[31]
SingleaZerrenda (1976)Urte amaierako
zerrendak (1976)
"Shout It Out Loud"Kanada RPM10027[9]

Erik Grönwall

SingleaZerrenda (2009)Postu
gorena
"Shout It Out Loud (zuzenean)"Sweden Sverigetopplistan49[20]

Erreferentziak


Kanpo estekak