Sestaoko Musika Kontserbatorioa

Musika-eskola

Sestaoko Musika Kontserbatorioa, Victor Miranda Zuazua Musika Kontserbatorioa edo Victor Miranda Zuazua Musika-Eskola Sestaoko musika- eta dantza- eskola nagusia da eta herriko udal-antzoki nagusia ere.

Sestaoko Musika Kontserbatorioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaSestao
Koordenatuak43°18′28″N 3°00′20″W / 43.307876°N 3.0055152°W / 43.307876; -3.0055152
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1914
ZuzendariaNatalia Goñi
Elena Bárcena
Kontaktua
HelbideaGran Vía de Jose Antonio Agirre y Lekube Kalea

1912-1914 urteetan zehar eratu zen. Haren jatorrizko izena "Sestaoko Musika Kontserbatorioa - Conservatorio de Música de Sestao" da eta 2000 urtera arte haren izen ofiziala ere.[1]

Eskola

Victor Miranda Zuazua Musika-Eskola Sestaoko musika- eta dantza- eskola nagusia da eta musika- eta dantza- formakuntza eskeintzen du.[2] Eskolak XX mendeko Sestaoko Udal-Bandako zuzendari ohiaren izena darama, Victor Miranda Zuazua.

1890ean Sestaok herriko hirigintza osoa aldatzeko asmoarekin Casto de Zabala udal-arkitektoari plan orokor bat egitea eskatu zion. Zabalak zabalgune bat egin zuen, gaur eguneko kale nagusia dena. XIX mendearen amaieran eta XX mendearen hasieran gaur egungo Musika-Eskola hartzen duen eraikina egin zen eta urte batzuk geroago (1910-1915) El Kasko eskola ireki zen eraikin horretan bertan.[3]

Victor Miranda Zuazua Musika-Eskola Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko kide da[4] eta eskolako guraosen elkarte bat ere badago[5]. Victor Miranda Zuazua Musika-Eskolako ikaste ohien artean Felix Ayo dago.

Kontserbatorio-ikasketak

Musika Eskola musika-hezkuntzan aritzen den irakaskuntza-erakundea da. Musika klasikoko eta dantza klasikoko (balleta) prestakuntza eskaintzen du. Eskolak musika eta dantzako prestakuntza eskaintzen du 4 urtetik gora. Musika, musika hizkuntza, solfeoa, kantua, korua, instrumentuak (akordeoia, biolina, klarinetea, pianoa...), balleta...

Kontserbatorioko musika ikasketak 4 urterekin hasten dira, eta, ondoren, 6 urterekin instrumentua aukeratzen da. Ondoren, 2 urteko prestakuntza-ikastaroa edo prestakuntza-etapa dago, 8 urtera arte. 8 urtetik 12 urtera oinarrizko gradua egiten da (Grado Elemental, gazteleraz). Gero, 12 urtetik 16 urtera gradu profesionala egiten da (Grado Profesional Medio, gazteleraz). Horren ondoren goi gradu profesionala egiten da (Grado Profesional Superior, gazteleraz).

Eskolaren eraikinean bi auditorio daude, bat nagusia eta bestea sekundarioa. Bertan, eskolako musika-lanak, antzezlanak edo artelanak eta erakusketak aurkezten dira. Victor Miranda Zuazua Musika-Eskola herriko udal-antzoki nagusia da ere.[6][7][8][9][10]

Verónica Bustamante eta Natalia Goñi.

Zuzendaria

Irakasle taldea

Zuzendaria: Natalia Goñi

Ikasketa burua: Verónica Bustamante

Ezkerretik eskumara, Elena Bárcena, Oscar Río, Raquel Moro, Itxaso Musatadi, Asier Basabe, Verónica Bustamante, Natalia Goñi, Alain Peña eta Michal Zienkiewicz.

Irakasleak[11]

  • Natalia Goñi (akordeoia)
  • Óscar Rio López (klarinetea)
  • José Navarro Ortí (klarinetea)
  • Asier Basabe (zeharkako txirula)
  • Alain Peña (kitarra)
  • Itxaso Musatadi (musika-lengoaia)
  • Raquel Moro (musika-lengoaia)
  • Elena Bárcena (pianoa)
  • Blanca Gallastegui (pianoa)
  • Victoria Blanco (pianoa)
  • Verónica Bustamante (bibolina eta biola)[12]
  • Michal Zienkiewicz (bibolina)

Koroa

Eskolak bere koroa dauka. Koroaren zuzendaria Itxaso Musatadi da. Koroaren piano-jolea Elena Bárcena da.

Ikasle ezagunak

Iruditegia


Erreferentziak

Kanpo estekak