Sertutxa

Sertutxa edo Garai-Sertutxa Gatikako (Bizkaia) auzoa da. Bertan daude udaletxea, herrigunea, eta kultur etxea.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 636 biztanle ditu.

Demografia eta biztanleria

Sertutxako biztanleria
20002001200220032004200520062007
461491519529560586591636

Sertutxa edo Zertutxa abizenaren etimologia

Sertutxa edo ZertutxaArtadia; "ARTEA" hitz errodun bezala hartuz, "-TZA" ugaritasun atzizkia gehiturik eta S protesikoarekin.

Sertutxa Gatikako izen bereko auzotik datoz, Bizkaiko jaurerrian. 1704 urteko datuen arabera izen horrekin 10 baserri zeuden; 1 Sopelan (gaur egungo Sertutxa kalea dagoen tokian), bestea Gorlizen eta 8 Gatikan.Urte berean Begoña auzora (Bilbo) zabaldu zen, Madrilera 1707. urtean eta Mexikora ondoren Gatikan jaiotako Francisco de Sertucha Basaldua, "Capitan de Dragones del presidio de Veracruz" karguarekin joan zenari esker.

Armak:Ezkutu zatitua: 1. Zilar kolorezko atzekaldean gurutze huts loreduna, 1202an Tolosako Navaseko Borrokan parte hartzeagatik irabazia. Urre kolorez zortzi makal hosto berde.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.