Safizar Kadın (en) Refet Kadın (en) Nuruşems Kadın (en) Tabısafa Kadın (en) unnamed senior consort of Selim III (en) Zibifer Kadın (en) Hüsnümah Kadın (en)
Talentu eta indar handiko pertsona zen, eta horregatik herriak, hura erregetzearen alde eginda, harengan jarri zuen itxaropena. Estatuak erreforma-beharra zuela konbentzitu zuten, baina Austriak eta Errusiak ez zioten erreformari ekiteko aukerarik eman, estatua defendatzen izan zuen eta nahiko lan, eta Iaşiko Bakea (1792) sinatu arte, ezin izan zuen Europan arnasarik hartu.
Handik gutxira, NapoleonekEgipto eta Siria inbaditu zituen, eta horrek Turkia beste ahalegin batzuk egitera bultzatu zuen, Frantziarekin zuen aliantza denbora batez apurtuta geratu baitzen.
Selim III.ak administrazioan, batez ere zergen sailean, berrikuntza onuragarriak egin zituen; hezkuntza hedatzeko plan egokiak bultzatu zituen, eta atzerriko ofizialak kontratatu zituen Nizam-ı Cedid izeneko tropa-mota berri bati irakasteko. Tropa hauek, hain ongi antolatuta zeudelako, gai izan ziren probintzia europarretako janizari matxinoen aurrean defendatzeko.
Izandako arrakastarekin adoretsu, Selim III.ak, bere armadetan aritzeko, handik aurrera urtero janizarien artetik gizon-kopuru jakin bat hautatu behar zela agindu zuen. Ondorioz, janizariek eta erreformen kontrakoek indarra hartu zuten Hadrianopolisen, eta oposizioaren indarkeria ikusita, erreformak bertan behera uztea erabaki zen. Serbian, Egipton eta beste herrialde batzuetan hainbat borroka izan ziren, eta borroka horietan Turkiak ez zuen arrakastarik izan.
1807an, flota britainiar bat agertu zen Konstantinoplan, Errusiak lehenago egindako eskaera baten alde egiteko, Napoleonen enbaxadorea kargutik kentzearen alde, hain zuzen ere. Selim III.ak enbaxadore horren (Horace Sebastiani-ren) eragin handia zuen, eta hori horrela izanik, flota erretiratzera behartu zen, eskaera beteta ikusterik izan gabe. Hala ere, janizariak berriz ere altxatu egin ziren, Selim III.a tronutik kendu eta atxilotu egin zuten, eta haren iloba Mustafa jarri zuten boterean; gerora Mustafa IV.a izena hartuko zuen (1807-1808).
Ruseko (Bulgariako hiria) pasha zen Mustafa Bayrakdar, erreformen aldeko sutsua, 40.000 gizon baino gehiagoko armada osatu eta Konstantinoplara abiatu ziren, Selim III.a boterean jartzeko asmoarekin. Baina, beranduegi iritsi ziren nonbait, ordurako Selim III.a sastakatu izan baitzen, eta Bayrakdar-i geratzen zitzaion bide bakarra bere mendekua Mustafa IV.aren kontra egin eta tronuan Mahmut II.a (1808-1839) jartzea izan zen, horixe baitzen Osman etxean bizirik geratzen zen bakarra.