Scoville eskala

Scoville eskala piperren mina neurtzen duen eskala bat da, Scoville Min-Unitateetan (SHU, ingelesez Scoville Heat Unity) erregistratzen duena, zeinak kapsaizinoideen kontzentrazio neurtzen duen, horien artean kapsaizina izanik osagai nagusia[2].

India Ipar-Ekialdeko mamu piperra “oso mina” da, 1 milioi SHU dituelako.[1]

Eskalak bere sortzailearen izena darama, Wilbur Scoville farmazialari estatubatuarrarena, zeinaren 1912ko metodoa “Scovilleren froga organoleptikoa” bezala ezagutzen den [2][3]. Scovilleren proba organoleptikoa ebaluazio subjektibo bat da, piper minak jatera ohituta daudenen sentikortasunetik eratorria.

Metodo alternatibo bat, “eraginkortasun handiko kromatografia likidoa” (HPLC, High-performance liquid chromatography), kapsaizinoideen edukia analitikoki kuantifikatzeko erabil daiteke, min-adierazle gisa. 2011tik aurrera, proba organoleptiko subjektiboak bertan behera uzten joan dira, HPLC bezalako metodo analitikoak erabiltzeko asmoz.

Eskala

Capsicum piperminak mundu osoko sukaldeetan pikantea jartzeko erabiltzen dira. Scoville eskalak adierazten duen pikante maila tartea 500 SHU unitatetik (piper gozoak) 1,5 milioi baino gehiagora doaz (pipermin oso minak). Piper batzuk ez dira ageri, SHU kopuru zabala baitute.

Scoville min-unitateak (SHU)Adibideak
1.500.000+Carolina Reaper[4]
750.000–1.500.000Trinidad scorpion,[5] Naga Viper piperra,[6] Infinity piperra,[7] Bhut jalakia,[8]
350.000–750.000Red Savina piperra[9]
100.000–350.000Habanero piperra,[10], Guianako Wiri Wiri[11]
50.000–100.000Txoribegi piperra (Thai pipermina)[12], Malagueta piperra[12]
25.000–50.000Tabasco piperra Kaiena piperra[13]
10.000–25.000Serrano piperra,[14] Alepo piperra,[15] Cheongyang pipermina[16]
2.500–10.000Ezpeletako piperra, Jalapeño piperra,[17] Guajillo pipermina[18]
1.000–2.500Anaheim piperra,[19] Poblano piperra,[20][21]
500–1.000Cubanelle,[22] Beaver Dam piperra[23]
0–500Banana piperra,[erreferentzia behar]
0Pipermorroa,[24]

Erreferentziak

Kanpo estekak