Hiria Rems ibaiaren haranaren zabalgunean kokaurik dago. Hirian iparraldetik datozen Schornbach eta Wieslauf ibai txikiagoak Rems ibaiarekin elkartzen dira. Rems ibaia ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du hiria. Hiriaren alde zaharra ibaiaren hegoaldean kokaturik dago.
Gaur egun, hiriak 40.000 biztanle inguru ditu. Biztanleriaren bilakaera hainbat hiri europarren antzekoa izan da, batez ere XX. mendean biztanleriak gora egin baitzuen.