Aintzira 1905ean Colorado ibaiak izandako ur-goraldi handi batek sortu zuen, ingeniaritza lan batean egindako kalkulu akats monumental baten ondorioz. Colorado ibaitik Imperial Valleyrako laborantzako lur aberatsak ureztatzeko kanal bat zulatu eta gutxira, ibaiak gainezka egin zuen uholde batzuen ondorioz, eta ibilguz aldatu zen. Horrela zenbait hilabetez urez bete ziren Salton lautada, bere etxeak eta etxaldeak barne: 1.000 km²-ko basamortua urez bete zuten eta barne itsaso bat sortu zuen. Bi urte baino gehiagoz, kanalak Coloradoko emari erraldoia ia osorik desbideratu zuen Saltongo sakonunerantz.