Russula decipiens

Russula decipiens Russulaceae familiako onddoa da.[1] Ez da jangarria. Zapore mingotsa eta mina.

Russula decipiens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula decipiens
Bon, 1985
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa altzoduna da
 
hanka biluzik dago
 
espora olibak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 12 cm. arteko diametrokoa, ganbila, baina laster zabaldu egiten da eta erdian hondoratu, kopa baten antza hartuaz, ertza denbora luzean kiribilduta eta zahartzean ildaska motzak ateratzen zaizkio. Azala zati batean bereiz daiteke, ia beti matea, eta kolore ez oso uniformekoa, gorri-odol edo gorrimin kolorekoa eta gorri-purpura-ardo kolore kolorgetu batekin nahastua, erdia krema-okre kolorekoa eta eremu koloregabeagoekin.

Orriak: Libreak-itsatsiak, estu, gaztetan kolore okre-argiak eta gero hori bizikoak edo hori-laranjakoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzea, 9 cm-rainoko altuera, betea eta trinkoa hasieran, baina gero muin grisaxka batekin azalaren azpian. Zurixka da, zimurdura marroi grisaxkek zeharkatzen dute luzetara eta orban arreak ditu oinarrian.

Haragia: Lodia eta trinkoa gaztaroan, zuria da, eta tonu grisaxkak hartzen ditu oinean eta erasotako lekuetan. Fruta usain ahula du eta pixka bat garratza denbora batera, zapore mingotsa kapelan eta mina orrietan.

Sulfato ferrosoarekin erreakzio marroi laranja ematen du.[2]

Etimologia: Latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna

Ez da jangarria. Zapore mingotsa eta mina dauka.[3]

Nahasketa arriskua

Russula maculata-rekin, baina hau handiagoa da eta gorri desberdina du, laranjatuagoa.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean agertzen da hostozabalen azpian.

Banaketa eremua

Europa, Errusia eta Aintzira Handietako eremua.

Erreferentziak

Kanpo estekak