Rio Branco

Rio Branco Brasilgo hiri bat da, Acre estatuko hiriburua, Brasilgo Iparraldeko Eskualdekoa. Iparraldera Bujari eta Porto Acre udalerriak eta Amazonaseko estatua ditu; hegoaldera Xapuri eta Capixaba udalerriak; ekialdera Senador Guiomard udalerria, eta mendebaldera Sena Madureira udalerria.

Rio Branco
Brasilgo udalerria
Administrazioa
Herrialdea Brasil
EstatuaAcre
Posta kodea68900-000
Geografia
Koordenatuak9°58′41″S 67°48′42″W / 9.9781°S 67.8117°W / -9.9781; -67.8117
Map
Azalera9.222,577 km²
Altuera153
MugakideakBujari, Porto Acre, Senador Guiomard, Capixaba (Acre), Xapuri, Brasiléia eta Sena Madureira
Demografia
Biztanleria364.756 (2022)
−54.696 (2021)
Dentsitatea41,28 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1882
Telefono aurrizkia68
Hiri senidetuakReggio nell'Emilia eta Zhuhai
http://www.riobranco.ac.gov.br/v4/

Geografia

Acre ibaiak hiria bi barrutitan banatzen du. Rio Branco mikroerregioan dago, Acreko Ibarreko mesoerregioan.

Historia

1882. urtean kautxua ekoizten zuen Empresa izeneko baserria egin zuten. 1904. urtean baserriari herri-izaera eman zioten, udalerri izendatuz, eta geroxeago hiri izendatuz. 1912. urtean eman zioten Rio Branco izena hiriari, Rio Branco baroi diplomatikoaren omenez. 1920. urtean Acreko Lurraldeko hiriburu egin zuten.

Klima

    Datu klimatikoak (Rio Branco)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)31313131313031333333323131.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)22222222201918192121222220.8
Pilatutako prezipitazioa (mm)281278248185993432371011661952461902
Iturria: World Climate Guide

Ondarea

  • Seringueiroaren Etxea
  • Nazareth Andre Mariaren Katedrala, 1959koa
  • Piszikultura GUNEA
  • Gameleira auzo zaharra
  • Oihaneko baratzea
  • Burdinazko kapera
  • Kautxuaren Museoa
  • Rio Branco jauregia, 1930. urtekoa
  • Maternidade Parkea, hiri erdian
  • Tucumán Parkea

Erreferentziak

Kanpo estekak