Golden Globe Award for Best Actor – Motion Picture Musical or Comedy (1967) : Camelot British Independent Film Award – The Richard Harris Award (2002) Cannes Film Festival Award for Best Actor (1963) : This Sporting Life(en) Grammy Award for Best Audio Book, Narration & Storytelling Recording (1973) : Jonatan Kaioa Maltako Ordena Urrezko Globo Sariak European Film Academy Lifetime Achievement Award (2000)
Antzerkigintzan hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen Zubi alderako leihoa obran eginiko lanagatik, baita Macbeth-ekin ere. Zineman, This Sporting Life (1963) filmarekin heldu zitzaion arrakasta: interpretazio saria Cannesko Zinemaldian, eta Oscarrerako izendapena (beste behin ere izendatu zuten Oscar sarirako, 1990ean). Gerora etenaldia izan zuen Harrisen karrerak, alkoholarekiko mendekotasunak eraginda-edo, baina 1970ean agertu zen berriro hizki handiz bere izena pantailetan, Zaldia izeneko gizona filmari esker. Ordurako eginak zituen Mary Dearen hondoratzea (1959), Navaroneko kanoiak (1961), Bountyko matxinada (1962), Telemarkeko heroiak (1965), Mayor Dundee (1965), Biblia (1965), Camelot (1967) eta Cromwell (1970).
1990eko hamarkadan izan zuen bigarren urrezko aroa, orduan egin baitzituen Zelaia (1990), Barkaziorik ez (1992) eta Gladiator (2000). Film aipagarriak ditu halaber Biolin-jotzailea teilatuan (1971), Lur basati bateko gizona (1971), Robin eta Marian (1976), Tarzan, giza tximua (1981) eta Siberiako bizargina (1999).