Reticulum

Reticulum edo Sarea[1][oh 1]latinez: Reticulum— konstelazio austral txikienetako eta argitasun txikienetako bat da.

Reticulum 
Datuak
LaburduraRet
GenitiboaReticuli
Sinbologiasareta
Eremua114 gradu karratu (82. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
4
Izarrik distiratsuenaα Reticuli (itxurazko magnitudea 3,33)
Meteoro euriaez
Konstelazio mugakideakHorologium (konstelazioa), Dorado eta Hydrus
Behaketa
Igoera zuzena4 h
Deklinazioa-60°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Urtarrilea
+23° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Isaac Habrecht-ek deskribatu zuen 1621ean, eta Rhombus ("erronboa") izena eman zion. Nicolas Louis de Lacaillek berriro aurkeztu zuen 1752an, eta Réticule Rhomboïde izenaz bataiatu zuen; beste konstelazio moderno batzuek bezala, zientzia-tresna baten izena du: erretikulua (sareta) teleskopioetan jartzen zen, eta izarren posizioa neurtzeko erabiltzen zen. Gero, latinizatu eta Reticulum izena eman zitzaion. Nazioarteko Astronomia Batasunak 1922an ofizialki ezagutu zuen.

Ezaugarriak

Konstelazio honetako bi izarrek baino ez dute itxurazko magnitude ikusgaia: Alfa Reticuli eta Beta Reticuli.

Izar nagusia, Alfa Reticuli, izar erraldoi hori bat da, eta 3,33ko itxurazko magnitudea du. 1.660 argi-urtera dago, eta Eguzkia baino 100 aldiz distiratsuagoa eta 20 aldiz handiagoa da.

ζ Reticuli izar bitar bat da, begi hutsez izar bikoitz gisa ikus daitekeena. Eguzkitik 39,5 argi-urtera dago. Bi nano horiz osatuta dago, eta bien arteko tartea 310 arku-segundo da.

ε Reticuli erraldoi laranja bat da, 4,44ko magnitudekoa, eta haren inguruan exoplaneta batek orbitatzen du.

Beste izar batzuk

  • β Ret 3,84; γ Ret 4,48; δ Ret 4,56; θ Ret5,88; η Ret 5,24; ι Ret 4,97; κ Ret 4,71.

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak