Redwood Parke Nazionala

Redwoodeko Parke Nazionala eta Parke Estatalak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaNaturala
Irizpideakvii, ix
Erreferentzia134
Kokalekua AEB
Eskualdea2Ipar Amerika
Koordenatuak41°18′N 124°00′W / 41.300°N 124.000°W / 41.300; -124.000
Izen ematea1980 (IV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Redwoodeko Parke Nazional eta Estatalak (ingelesez: Redwood National and State Parks) Kaliforniako iparraldeko kostaldean daude. Redwood parke nazional 1968an martxan jarri zen eta lau parkez osaturik dago: Redwoodekin batera, Ipar Itsasaldeko parke nazionala, Jedediah Smith parke nazionala eta Pirairie Creek parke nazionala.

Lau parkeen artean 540 km2 lur-azalera estaltzen dute. Kaliforniako Del Norte konderrian eta Humboldt konderrian daude lau parke hauek. Lau parkeek batera babesten dute antzinako %45 sekuoia luzea (sequoia sempervirens). 157,75 km2 estaltzen dituzte.

Sekuoia zuhaitz hauek munduko altuenak dira. Zuhaitz mota hau munduko espezie handienetako bat da. Parke hauek ez dituzte sekuoiak bakarrik babesten, inguruko fauna eta flora indigena ere babesten dute.

1850ean basoak Kalifornia kostaldeko 8.100 km2 estaltzen zituen. Iparraldeko Amerikan amerindiarrak bizi ziren Europatik joandakoek kolonizatu baino lehenago. Europarrak Amerikara joan ziren egurra, metalak, larruak-eta ustiatzera.

Joandako gehienek ez zuten urrerik aurkitu eta horregatik moztu zituzten zuhaitzak. San Francisco eta kostaldeko iparraldean zeuden beste herrialdeen aurrerapenerako. Baina arbola gehiegi moztu zituztelako, hasi ziren zuhaitz hauek berriro landatzen, zuhaitzaren kontserbazioa lortzeko.

1918 urtean hasi ziren lan egiten “Save-the-Redwoods League” taldekoek, basoen biziraupenarekin kezkaturik.

Klima

    Datu klimatikoak (Redwoodeko Parke Nazional eta Estatalak (Jedediah Smith Redwoodeko parke estatala; Del Norte konderria))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)24272730333732343532262237
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)12131314161718181817141215
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)233479101096426
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-8-7-4-3-4112-4-2-6-9-9
Pilatutako prezipitazioa (mm)30927126215910051913311272903992022
Elurra (mm)1010300000000328
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in)17.615.717.114.09.05.31.92.03.87.716.317.4127.8
Iturria (1): NOAA (bataz bestekoak, 1981–2010)[1]
Iturria (2): Western Regional Climate Center (errekorrak eta elurra 1948–2006)[2]

Ikus, baita

Erreferentziak

Kanpo estekak