Ramaria gracilis

Ramaria gracilis Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, batez ere haragi gutxi eta mingotsa duelako.

Ramaria gracilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaRamaria
Espeziea Ramaria gracilis
Quél., 1888

Deskribapena

Karpoforoa: Karpoforo osoak 3 eta 6 cm bitarte ditu garaieran eta 2 eta 5 cm bitarte zabaleran, sustrai antzeko oinarriarekin, 1 eta 1,5 bitarteko luzerakoa eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko lodierakoa, rizoformo zuriek luzatuta. Koral itxurako adarkatzeak dikotomikoki banatuta daude, eta gorputz-adarrak behin baino behiagotan banatuta daude, puntan arantza gisa amaitzeko. 1 eta 3 mm-ko lodierako adarrak, okre-horixka argi kolorekoak dira, haragi koloreko eta zurixka koloreko islekin goialderantz, eta ukitzean ez da zikintzen.

Haragia: Elastikoa, zaila, anisaren usain arin batekin eta zapore mikatz samarrekoa.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du.

Jangarritasuna

Sukaldaritzako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

Ramaria invalii delakoarekin nahas daiteke, honek hori-okre txigortu kolorea du. Ramaria stricta espeziearekin ere bai, honek anis usaina du eta zurezko substratuetan hazten da batez ere, handiagoa da eta horixka-okre antzeko kolorea du.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, lurrean, koniferoen basoetan, batzuetan badu hildako egurrarekin zer ikusia, urria, bakarka edo taldean has daiteke.[4]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Panama, Paraguai, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

Kanpo estekak