Playmate
Playboy aldizkariko erdialdeko orrian agertutako emakumezko modeloa
Playmate deritzo Playboy hilabetekariaren orrialde nabarmenetako argazkietan posatzeko hautatua izan den emakume modeloari. Hileko Playmatea eduki erotiko handiko argazkietan agertu ohi zen, biluzik eta pose seduzitzaileak eginez. Gainera, aldizkariak erdialdeko orrialdean zekarren poster edo afixa zabalgarriaren protagonista izan ohi zen. Horrez gain, modeloari promozioa egiten zitzaion biografia labur batekin eta beste zenbait datuekin batera, hala nola, garaiera, neurriak, urtebetetze-eguna eta abar.
Urtero Hugh Hefner Playboy aldizkariaren jabea zenak Urteko Playmatea aukeratzen zuen 12 Hileko Playmateen artean, harpidedunen iritzia aintzat hartuz.
Playmate bidegileak
- Cindy Fuller Hileko Playmate izendatutako lehen emakume judua izan zen (1959ko maiatzeko playmate izendatua).
- China Lee asiar jatorriko lehenengo Hileko Playmatea izan zen (1964ko abuztuko playmate izendatua).
- Jennifer Jackson afro-amerikar jatorriko lehenengo Hileko Playmatea izan zen (1965eko martxoko playmate izendatua).
- Dree Hemingway biluzik posatu ez zuen lehenengo Hileko Playmatea (2016ko martxoko playmatea).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuKoldobika Jauregi (eskultorea)Carles PuigdemontBerezi:AzkenAldaketakGonzalo BoyeTxikipedia:AzalaLarraheElena CajaravilleJaione Murelaga IzagirreAlkizaUEFA Euro 2024Itsasaldiaren indarLarunbeInaki IrazabalbeitiaUnai SimónBigarren Mundu GerraLarunbeko aldareaEuskaraLaguntza:KategoriaJohnny CashDCCPLankide:GorritxikiEuskal HerriaWikipediaLaguntza:SarreraWikiAlkizako Abertzale EzkertiarrakEz Dok AmairuCésar AzkarateKylian MbappéAntzinako ErromaSarpenGarapen Jasangarrirako HelburuakKoldobika JauregiTxikipedia:Aro ModernoaWikipedia:TxokoaBermudako HirukiaLankide:Luistxo/Test1