Piedramillera

Nafarroa Garaiko udalerria


Piedramillera[4] ([pieðramiʎeɾa]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 41 biztanle zituen 2023. urteko erroldaren arabera.[5]

Piedramillera
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Piedramillera eta Lokiz goi-ordokia.
Piedramillerako bandera
Bandera

Piedramillerako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Piedramillera
AlkateaEdurne Gaston Gaston
(AIP, indep.)
Posta kodea31219
INE kodea31204
Herritarrapiedramillerar
Geografia
Koordenatuak42°37′58″N 2°12′10″W / 42.632777777778°N 2.2027777777778°W / 42.632777777778; -2.2027777777778
Azalera11,25 km²
Garaiera615 metro
Distantzia66 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria41 (2023:  1)
alt_left 13 (%31,7)(2019) (%58,5) 24 alt_right
Dentsitatea3,67 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,72
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 14,17 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 3,90 (2018: %0,57)

Nafarroako hiriburutik 66,5 kilometrora dago.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen erdialdean. Herrira heltzeko NA-129 errepidea hartu behar da eta ondoren, Mendazarantz doan errepidea hartuta heltzen da Piedramillerara.

Piedramillerak Antzinekin egiten du muga iparraldean, Legaria eta Etaiorekin ekialdean, Mendazarekin mendebaldean, eta Sorladarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[6]

Klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Batez besteko tenperatura 9 gradukoa da, prezipitazioak 800mm eta 1000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, batez ere, udaberri eta udazkeneko hilabeteetan.

Jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, dena den, udalerriaren gehienean arteak zeudela uste da. Piedramillerako 259 hektareatan aurki daitezke oraindik ere arteak. Horrez gain, azken urteetan birlandaturiko bost hektarea pinu daude.

Historia

1845ean Piedramillerak Berrotza ibarretik banatzeko eskaera egin zuen, eta Aldundiak bertatik banatzea erabaki zuen. 1847an herriak 90 errobo garidun eskola zeukan, elizako abadea, herritarrek aukeratzen zuten eta hiru onuradun zituen.

Demografia

Iturria: INE[7]


XIX. mendean hainbat gorabehera izan ondoren, biztanleriaren bilakaera, 1900etik 1910era goranzkoa izan zen eta 402 biztanle izatera iritsi zen, eta hortik aurrera behera egin du pixkanaka 1970era, urte horretatik 1991era beherakada nabarmena izan zen eta beheranzko joera mantendu da gaur egun arte.

Politika

Udal hauteskundeak

Azken hauteskundeetan Piedramillerako alkate kargurako Agrupación Independiente de Piedramillera (AIP) herri ekimeneko Maria Ines Acedo Acedo aukeratu dute.. Ez zen baliogabeko botorik izan ezta boto zuririk ere. Abstentzioa %5.13koa izan zen.[8]

Piedramillerako Udala (2023)
AlderdiaBotoakZinegotziak
AIP162
PB131
UPN60

2011ko udal hauteskundeetan ere AIP izen zen nagusi; aldiz, Edurne Gaston ez zen zinegotzi aukeratutako lagun bakarra izan: AIPko beste kide bat eta UPNren izenean aurkeztutako Isidro Olejua (aurrekoetan beste sigla batekin ere hautagai izan zena) hautetsi bihurtu ziren[9].

Alkateak

2007-2011Edurne Gaston GastonAIP
2011-2015Edurne Gaston GastonAIP

Udaletxea

Udaletxea, herriko plazako orube batean altxatu zen, antzina herriko maisuaren etxea izan zen toki berean. Eraikin berriaren eraikuntzak 8,9 milioi pezetako kostua izan zuen eta lanak Nafarroako gobernuak ordaindu zituen.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Euskara

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Piedramillera eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,33k zekien euskaraz hitz egiten.

Zerbitzuak

Lana, "Jurramendi Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

  • Andre Mariaren eliza: tenpluaren aurrealdean, erretaula nagusia nagusi dago, 1560. urtearen inguruan eginiko egitura platereskokoa da. Erretaulak jatorrizko polikromia mantentzen du, urre kolorea pertsonaiek arropetan, eta santuen bi irudi Ama Birjinaren mugaketaren markoan margoturik.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa