Phil Collins

Bateria, abeslari eta konpositore britainiarra (1951n jaioa)

Philip David Charles Phil Collins (Chiswick, Londres, 1951ko urtarrilaren 30a) ingeles antzezle, abeslari, konposatzaile, bateria- eta piano-jole bat da. Nagusiki Genesis musika-taldeko kide izateagatik ospetsu bilakatu zen.[1] Rock musikaren artista arrakastatsuenetako bat da. Viktoriar Errege Ordenako teniente izendatu zuten.

Phil Collins

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhilip David Charles Collins
JaiotzaPutney Hospital (en) Itzuli eta Londres1951ko urtarrilaren 30a (73 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaToronto
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaGreville Bernard Philip A Collins
AmaJune Strange
Ezkontidea(k)Andrea Bertorelli (en) Itzuli  (1975 -  1980)
Orianne Cevey (en) Itzuli  (1999 -  2008)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaChiswick School (en) Itzuli
Barbara Speake Stage School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
frantsesa
gaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, ahots-aktorea, egile abeslaria, musikagilea, jazz musikaria, modeloa, bateria-jotzailea, piano-jotzailea, musika-talde gidaria, zinema aktorea, estudioko musikaria, autobiografialaria, gitarra-jotzailea, telebista-aktorea, musikaria, rock musician (en) Itzuli, kanta-idazlea eta pop singer (en) Itzuli
Altuera1,68 metro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaGenesis
Brand X
Flaming Youth (en) Itzuli
The Phil Collins Big Band
Genero artistikoarock
Rock progresiboa
jazz fusion (en) Itzuli
funk rock (en) Itzuli
soft rock
pop rock
pop musika
Ahots motatenorra
Musika instrumentuabateria
perkusio instrumentua
pianoa
tronpeta
baxua
ahotsa
Xirolarrua
gitarra
DiskoetxeaVirgin Records
Atlantic Records
Warner Records
Walt Disney Records (en) Itzuli
Rhino Entertainment Company

philcollins.com
IMDB: nm0002015 Allocine: 19725 Rottentomatoes: celebrity/phil_collins Allmovie: p85557 Metacritic: person/phil-collins TV.com: people/phil-collins IBDB: 405841
Facebook: philcollins Twitter: philcollinsfeed Instagram: officialphilcollins MySpace: philcollins Youtube: UC4JeRiQvPQ_nb1BZWjk9QoA Souncloud: phil-collins-official Spotify: 4lxfqrEsLX6N1N4OCSkILp iTunes: 153718 Last fm: Phil+Collins Musicbrainz: 401c3991-b76b-499d-8082-9f2df958ef78 Songkick: 495060 Discogs: 101028 Allmusic: mn0000337119 Deezer: 186 Edit the value on Wikidata
Phil Collinsen izarra Hollywoodeko ospearen pasealekuan.

Lehenengo, antzezle gisa hasi zen: A hard day's night (1964), Chitty Chitty Bang Bang (1968). Gero, musikari ekin zion, Flaming Youth rock-taldean lehenbizi, eta Genesisen ondoren, bateria-jotzaile gisa. Peter Gabrielek taldea utzi zuenean, Collins izan zen Genesiseko abeslari eta buru. 1981ean, bakarka ekin zion, eta arrakasta handia izan zuen Face values diskoarekin. Hello I must be going! (1982), But seriously (1989), Serious hits& live (1990) eta Both sides (1993) diskoek ere arrakasta handia lortu zuten. Denboraldi horretako abestirik ezagunena Another Day In Paradise izan zen. Orobat, hainbat film ezagunetarako musika ondu du.[2]

2011ko martxoaren 7an, musika-mundutik erretiratu zela jakinarazi zen, osasun-arazoengatik eta, oro har, musikaren industriarekin eroso ez sentitzeagatik. 2015ean musikaren mundura itzuliko zela iragarri zuen, album berria eta zegokion euskarri bira barne. Azkenik, 2022ko martxoaren 26an, Londresko The O2 Arenan, Phil Collinsek behin betiko agur esan zien agertokiei abeslari gisa, Genesis bere talde nagusiarekin batera, eta taldearen azken kontzertua izango zela ere iragarri zuen.[3][4]

Birak bakarlari gisa

  • The Hello, I Must Be Going Tour (1982/83)
  • The No Jacket Required World Tour (1985)
  • The Seriously, Live! World Tour (1990)
  • The Both Sides of the World Tour (1994/95)
  • The Trip into the Light World Tour (1997)
  • Finally… The First Farewell Tour (2004)
  • Not Dead Yet Tour (2017/18-19)

Diskografia

Genesis taldearekin

  • Nursery Cryme 1971
  • Foxtrot 1972
  • Selling England By The Pound 1973
  • The Lamb Lies Down On Broadway 1974
  • A Trick of the Tail 1976
  • Wind & Wuthering 1976
  • ...And Then There Were Three... 1978
  • Duke 1980
  • Abacab 1981
  • Genesis 1983
  • Invisible Touch 1986
  • We Can't Dance 1991

Estudioko albumak

Hemen Phil Collinsek plazaratu dituen bakarkao albumak biltzen dira:

DataDiskoa
1981Face Value
1982Hello, I Must Be Going!
1985No Jacket Required
1989...But Seriously
1993Both Sides
1996Dance into the Light
2002Testify
2010Going Back

Zuzeneko albumak

  • Serious Hits… Live!, 1990
  • A Hot Night In Paris, 1999, jazz estiloko albuma, The Phil Collins Big Band taldearekin.

Bildumak

  • 12"ers, 1987, No Jacket Required albumaren remixak.
  • …Hits, 1998

Filmografia

Zineman
  • 1964: A Hard Day's Night (kredituetan ez da agertzen)
  • 1967: Calamity the Cow
  • 1970: I Start Counting
  • 1988: Buster (Buster Edwardsekin)
  • 1991: Hook (com el Detectiu Goodekin)
  • 1993: Enganys (Frauds) (com a Roland Copingekin)
  • 1995: Balto
  • 2003: The Jungle Book 2
Telebistan
  • 1965: R3 (BBCren saila, "Unwelcome Visitor" atalean)
  • 1985: Miami Vice ("Phil the Shill" atalean)
  • 1986: The Two Ronnies (2 ataletan)
  • 1988: Mickey's 60th Birthday
  • 1993: And the Band Played On

Sariak

Oscar sariak

  • 2000:Jatorrizko abesti onena saria: Tarzanen "You'll be in my heart" abestia.

Beste bi alditan izendatua izan zen, azkenik saria lortu barik:

  • 1985: Jatorrizko abesti onena saria: Against All Odds filmaren "Against All Odds (Take a Look at Me Now)" abestiarekin.
  • 1989: Jatorrizko abesti onena saria: Buster filmaren "Two Hearts" abestiarekin (Lamont Dozier-ekin batera).

Grammy sariak

  • 1984 - Gizonezko pop interpretazio onenari Against All Odds (Take A Look At Me Now) abestiarekin.
  • 1985 - Urteko album onenari No Jacket Required diskoarekin.
  • 1985 - Gizonezko pop interpretazio onenari No Jacket Required albumarekin.
  • 1985 - Urteko ekoizle onenari (ez klasikoa) No Jacket Required albumarekin.
  • 1987 - Musika-bideo baten kontzeptu onenari Land of Confusion albumarekin (Genesis taldearekin).
  • 1988 - Telebistarako edo zinemarako idatzitako abesti onenari, Two hearts abestia (Lamont Dozier-ekin batera).
  • 1990 - Urteko abesti onenari Another Day In Paradise lanarekin.
  • 1999 - Soinu banda onenari, Tarzan (Marc Mancinarekin).

Abestiak

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):[1] Phil Collins abeslari eta musikariaren webgunea.
  • (Ingelesez):[2] Phil Collins Youtuben.