Perimela

Perimela edo Perimele (antzinako grezieraz Περιμήλη), greziar mitologian, hiru pertsonairen izena da, soilik pertsonaia ezagunen alaba edo maitaleak izateagatik ezagunak.

  • Hipodamoren alaba bat, Perimede ere deitua, eta Akeloo ozeanidaren maitalea. Bere aitak, harreman honen berri izan zuenean, Perimela, itsasora jaurti zuen harkaitz baten tontorretik. Baina Akelook salbatu zuen, lurraren kontra triskatzea eragotziz. Poseidon itsas jainkoari, Perimela hiltzen ez uzteko erregutu zion, eta betirako besarkatzea ahalbidetu ziezaiola. Perimela, orduan, Ekinadeetako bat bihurtu zen, Akeloo ibaiaren itsasoratzean aurkitzen diren uharteak, etengabe ibai honen besoek inguratua. Apolodoro Atenasekoa eta Ovidiok, Eolo, Tesaliako erregea eta eoliarren eponimoaren alaba bezala aipatzen dute.
  • Admeto Feresekoa eta Altzestisen alaba bat. Argos argonautarekin ezkondu zen, honekin, Magnesen ama izan zelarik, norengandik Magnesiak izena jaso zuen.
  • Amitaon eta Aglearen alaba bat. Antionen emaztea izan zen, norekin Ixion izan zuen.

Kanpo estekak